IKASTETXEEN BISITAK

outreach_activities

highschool-visits

outreach_highshool_visits

 

2017-2018 ikasturtean, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU) Donostia International Physics Centerren (DIPC)  martxan jarriko ditugu, berriz ere, Gipuzkoako eskolei bideratutako bisitak.
Ekimen honekin, gure helburua materialen zientzia eta nanozientziaren arlorrean ikerketan diharduten profesionalen egunerokoa zertan datzan gazteei erakustea eta ibilbide zientifikoaren nondik norakoak azaltzea da. Gurea, jakintza alor-anitzeko lan-taldea da, fisikari, kimikari, informatikari eta ingeniariak biltzen dituena.
Bisita 1go eta 2garren Batxilergoko ikasleei eta Lanbide Heziketako ikasleei dago zuzendua. Gehienez 45 ikasleko taldeak onartzen dira. Bisita doakoa da.

BISITAREN XEHETASUNAK:

Ordutegia: 9:30 – 11:30

Egitaraua:
9:30-10:00: Aurkezpena: ikerketa zentroen zeregina, nanozientziaren hastapenak eta karrera zientifikoen deskribapena.
10:00-11:00: Hiru laborategi bisitatuko dira. Ikerlariek laborategietako lanaren nondik norakoak azalduko dituzte, tresna eta makinen erabilpena erakutsiz eta beren lanaren helburuak azalduz.

1) DIPCkoKalkulo zentroa
2) Nanofisika eta Nanozientzia Laborategia (CFM).
3) Polimeroen kimika laborategia (CFM).

11:00-11:30: Hamaiketakoa CFMko kafetegian.
Edozein zalantzarekin jarri harremanetan visit.cfm@dipc.org helbidean.