HISTORIA ETA MISIOA

Materialen Fisika Zentroa (CFM) 1999an sortu zen, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko ekimenaren ondorioz, eta epe luzera, helburu hau du: materialen zientzia aurreratuaren gaineko ikerketako ezagutzaren mugak sustatzea eta, zeregin horretan, ikerketa zientifikoan bikaintasun-historiadun talde egonkorrak biltzea. Eusko Jaurlaritzak CFMren lanaren kalitatea aintzat hartu eta goratu du; izan ere, horren organo instrumentala, MPC (ikusi CFMren gobernantza), Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentro, Basic Excelence Research Center BERC, izendatu du.

CFMren egoitza nagusia Donostian dago. Egoitzaren lan-ingurugiroa bikaina da eta ederki prestatuta dago eta instalazioak modernoak dira (eraikina 2010. urteaz geroztik dago martxan), ikerketa esperimentalak nahiz teorikoak egiteko ezin hobeak.

CFMek, aldizka, 20tik gora nazionalitatetako 120 profesional baino gehiago hartzen ditu. Ikerketa-taldeetan profesional hauek ari dira lanean: langile zientifiko iraunkorrak, doktoratu aurreko eta ondoko ikertzaileak eta masterreko eta graduko ikasleak. Lan ikertzaile etengabe horrek, talde sendo baten laguntza du aldi oro, hain zuzen, jarduera administratibo, tekniko eta informatikoetan eta proiektuak ezagutarazi, zabaldu eta kudeatzeko lanetan.

CFM, materialen zientziaren ikerketan nazioarteko bikaintasuna sustatzeko sortutako zentroa

MISIOA

CFM material aurreratuen inguruko abangoardiako funtsezko ikerketa sustatzen duen ikerketa-zentroa da. Horrez gain, materialen zientziaren ikerketan bikaintasun erronkei aurre egiteko gai diren goi kualifikazioko zientzialarien kohorte berriak sortzeko xedea ere badu. CFMren helburu orokorra goi mailako giza-ingurune zientifikoa sortzea da, Materialen Fisikari buruzko ikerketa eremuetan bikaintasuna lortze aldera.

IKUSPEGIA

Zentroaren ikuspegia Materialen Zientziaren eta Teknologiaren arloko interes bereziko gaietan munduko erreferente bilakatzea da, Euskal komunitate zientifiko txiki batek zuzendutako ikerketa gai espezifikoetan zentratutako estrategia garatuz. Oinarrizko zientziaren bikaintasuna, gazte zientzialarien prestakuntza, nazioarteko lankidetza eta zabalkundea dira CFMren printzipio zuzentzaile orokorrak.

IKERKETA-ILDOAK

Lau ildo nagusitan multzoka ditzakegu CFMren ikerketa-jarduerak, nahiz eta egitura guztiz horizontala jarraitzen duen izaten, eta diziplina anitzeko eta elkarrekin gurutzatutako ikerketen bila dihardugu lanean.
Hauek dira aipaturiko lau ildoak: Fotonika, Polimeroak eta Materia biguna, Material Konplexuen Fisika Kimikoa eta Propietate elektronikoak nanoeskalan.

GAKO HELBURUAK

  • Nazioarteko harremanak eta elkarteak garatzen jarraitzea.
  • Zientzialariei euren ikerketa-lana goi inpaktu globalean zentratzen laguntzea, zientzia komunitatearen eta merkatuen beharrei erantzunez, ikerketa lorpenen historialari eutsiz, eta teknologia transferentziaren ikuspegia hobetuz.
  • Gazte zientzialariak eta mundu mailako zientzialariak barneratzeko estrategiak garatzea.
  • Materialen zientzia arloan zientzialariak trebatzea, zientzialarien prestakuntza programak sustatuz eta haietan parte hartuz.
  • Zentroaren ospea areagotzeko, zientzia hedatzeko jarduerak eta zabalkunde ekitaldiak sendotzea.