2019KO ZIENTZIA AZOKAREN AURKEZPENA ELHUYARREN ESKUTIK
CFMk Elhuyarrek antolatutako “ZIENTZIA AZOKA 2019” ekimenean parte hartuko du. Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa da, non ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 90 proiektu aurkeztuko dira publikoari irekia dagoen azokan.
Noiz? Maiatzaren 11, (12:00etan irekiera)
Non? Bilboko Plaza Barrian
Bilbon, 2019ko maiatzaren 8an
Gaur aurkeztu dute Bilboko Udaletxean Koldo Narbaiza Olaskoaga jaunak, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Amaia Esquisabel Alegria andreak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikerketa zuzendariak, eta Leire Cancio Orueta andreak, Elhuyarreko zuzendari nagusiak 2019ko Zientzia Azoka.
Aurkezpenean izan dira, halaber, Solokoetxe ikastetxeko ‘Bilboko txoriak’ proiektuko gazteak, iazko Zientzia Azokan Mostra Nacional Portugesa azokara joateko saria izabazi zutenak; zientzia-proiektuak lantzearen eta bidean izandako bizipenak azaldu ditu. Aurkezpen honen erakutsi digu zein garrantzitsua den irakasleek egiten duten lana, eta era honetako proiektuek irakaskuntzan duten garrantzia.
Aurtengo Zientzia Azoka egitarau bete-betearekin dator. Eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 8ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Plaza Barrian. Gazteek urtean zehar eginiko lanak izango dira protagonista. Aurtengo azokan ere, ikertzaile profesionalek euren proiektuak aurkeztuko dituzte ‘eremu profesionalaren gunea’ deiturikoan.
Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntzen beharrak identifikatzeko asmoarekin SPOON proiektuko bazkideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian. SPOON proiektua Europako Erasmus+ programako proiektua da, eta Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean. Bestalde, Elhuyar STEMFAIRNET proiektuan ere ari da, zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzeko, bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik, eta azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da.
Azoka, datuetan
- 31 ikastetxetako 90 proiektu aurkeztuko dituzte 308 gaztek: neskak 188, eta mutilak 120
- Estatuko zein nazioarteko beste azoketan irabazle izan diren taldeeak ere izango dira; 5 talde: Bartzelonako Exporecerca, Galiciencia, Galiziako Open Sciencia, Portugaleko Mostra Nacional Portuguesa….
- DBHko 73 talde eta Batxilergoko 17 talde izango dira, guztira
- Bizkaiako 69 talde, Gipuzkoako 11 talde, Nafarroako 7 talde, Arabako 3 talde, izango dira; ia denak eskola-eremutik badatoz ere, badira eskolaz kanpoko 7 talde (Bizilabe –Deustotik datozenak), eta estatuko beste azoketatik datozen 5 talde ere
Egitaraua
12:00 Azokaren irekiera ofiziala instituzio eta erakundeen eskutik
Azokak 3 gune nabarmen izango ditu
- 12:00 – 15:00 eta 16:00 – 18:00 bitartean: gazteen stand-ak
- Erdigunea.
- 12:00 – 16:30 bitartean: ikertzaile profesionalen eremua (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Bizkaia Talent, Bele. Bilboko Lutheria Eskola, Bizilabe eta Elhuyar gunea)
- 12:00etan: txikienen eta txikienentzako tailerrak Bizilabe gunean
- 17:00-18:30: ginkana zientifikoa
- Eszenatokia. 19:00etan, zientzia-espektakulua eta sari-banaketa
- Zientzia Azokako marrazkien erakusketa. Dibujatolratoren eskutik
Aipatzekoa da, Zientzia Azoka Elhuyarrek antolatzen badu ere, Bilboko Udalaren babesletzarekin eta Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearekin elkarlanean egiten dela. Hain zuzen, Ikerbasqueko, UPV/EHUko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko unibertistateko, Digipen Teknologia Institutuko eta Tecnaliako ikertzaileen laguntza jaso dute gazteek haien lana egiteko.
Eta, ondoren, gazteek zientzia-bizipenak luzatzen jarraitzeko, aukera desberdinak dituzte, hala nola:
- Estatu zein atzerriko zientzia-azoketan gazte-taldeek parte hartzea: Kataluniako ‘Exporecerca Jove’, Galiziako ‘Galiciencia’, Milaneko ‘Il giovani e le scienze’, Portugaleko ‘Mostra Nacional de Ciencia’, Cambreko ‘Open Science’. Hau guztia Elhuyar Zientzia Azokaren eta Europako zientzia-azoken arteko hitzarmenari esker burutu ahal izango da.
- Formazioarekin jarraitzeko beka eta ikastaroak gazteentzat, Bizkaia Talent-en, Digipen eta UEUren eskutik
- mundu profesionala ezagutu eta bertan lanean dihardutenekin egonaldiak egitea; horretan laguntzaile ditugu Euskaltel, ERABI, Tecnalia Korporazio Teknologikoa, IK4 zentro teknologikoen aliantzak, CICNanogune, TZBZ Berrikuntza Talde, Iruñeko Planetarioa, Neiker-Tecnalia eta CFM (Materialen Fisika Zentroa)
Gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta zientzia- eta teknologia-alorreko pertsonak gazteei hurbiltzea dira ekimenaren helburu nagusiak.