2022-2023eko Nanozientziako Masterrerako MPC/DIPC diru laguntzak

MPC/DIPCk diru laguntzak eskaintzen dizkie Nanozientziako Masterrean onartutako ikasleei.

2022-2023 eskola urteko masterreko proiektuen aukera eguneratua

Diru laguntza 3.500 €-koa izango da guztira. Hautagaiek aurrez izena emanda eta onartuta egon behar dute EHUk eskainitako Nanozientzia masterrean. Oso motibatuta dauden graduatuak bilatzen ditugu, ikasketak master batekin osatzeko asmoa dutenak.

Bete beharrekoak

  • 2022-2023 Nanozientzia-masterreko programan onartua izatea. Izen ematea doakoa da eta hemen egin daiteke
  • Onartu izanaren baieztapena posta elektronikoz izatea.
  • CFM, UPV/EHU edo DIPCko ikerketa-taldeek eskaintzen dituzten master-tesien artetik bat aukeratzeko konpromisoa hartzea.

Epe garrantzitsuak

  • Nanozientziako masterrerako aurreinskripzioa: 2022ko maiatzaren 14a
  • Beka eskaeraren aurkezpena: 2022ko ekainaren 30a
  • Beken ebazpena: 2022ko uztailaren 31

Izen ematea eta hautaketa prozesua

  • Bidali beharreko dokumentazioa: CV eguneratua, emaitza edo erregistro akademikoak, ikerketakoak barne, eta harremanetarako informazio pertsonala
  • hautagaiek dokumentazioa helbide honetara bidali beharko dute: andres.arnau@ehu.eus edo info@mscnano.eu

 

Programa honen babesleak