Administrazio eta kudeaketarako gazteei zuzendutako kontratua
IZENA EMATEKO EPEA: Uztailak 31
Materialen Fisikako Zentroak, Donostian, kontratu bat eskaintzen du Administrazio eta Kudeaketa adarreko Lanbide Heziketako goi-mailako titulua duten 30 urtetik beherakoentzat, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren Gazte Bermearen deialdiaren barruan.
Deialdia irekia, sakatu HEMEN
Eskabidea egiteko moduari buruzko xehetasunak CSICen egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen deialdi ofizialean daude deskribatuta, hautaketa-prozesuko interesdun guztiei kontsulta egiteko. Eskabideak aurkezteko epea uztailak 31 arte egongo da irekita.
Norentzat
Administrazioa eta Kudeaketa adarreko goi-mailako teknikaria (3. taldea)
Kontratuaren iraupena
2 urte
Eskatzailearen betekizunak
- Gazte Bermea Sistema Nazionalaren fitxategian izena emanda egotea eta dagokion deialdian ezarritako baldintzak betetzea (eguneratuko da laister, ikusi 2019ko deialdia).
- Titulazioak azken bost urteetan lortutakoa izan beharko du, edo zazpi urtean, desgaitasuna duen hautagaia izanez gero, kontratuak hasten diren egunetik zenbatzen hasita.
- Eskatzaileak NANa izan beharko du
- 30 urtetik beherakoa izatea (kontratua hasten denean)
Kontratatutako pertsonak egin beharreko zereginen deskribapena
- Administrazio-laguntza proiektuen kudeaketan eta justifikazioan
- Administrazio-laguntza ezagutzaren transferentzia kudeatzeko
Kontratu mota eta baldintzak
- Praktikaldiko lan-kontratua, bi (2) urtekoa.
- Lanaldia: 37.5 h astean (astelehenetik ostiralera)
- Soldata: zehazteke (deialdian iragarriko da)
Izena emateko prozedura
Eskabidea aurkezteko, hautagaiak Gazte Bermea Sistema Nazionalean erregistratuta egon beharko du. Prozesua egun batzuetan luzatu daitekenez, sisteman lehenbailehen erregistratzea gomendatzen dugu, deialdia oraindik argitaratu ez bada ere. Inskripzioa egin ondoren, inskripzio-ebazpen bat sortuko da, eta CSICen aplikazioan gorde eta aurkeztu beharko da hautagaitzarekin batera.
Hautaketa-sistema
CSIC zentrala izango da hautaketa-prozesua kudeatuko duen organoa.
Deialdi ofiziala argitaratuta dagoenean, informazioa eguneratu eta oinarri arautzaileak eta izena emateko prozesua argitaratuko dituen helbide zehatza emango dugu, bai eta hautagaitza aurkezteko erabili behar den deialdiaren aplikazio telematikorako sarbide zuzena ere.
Informazio gehiago eta kontaktua: mpc@ehu.eus