Maiatzaren 18, 19 eta 20an Donostiako tabernak zientziaz beteko duen Pint of Science jaialdiarekin bat egingo du CFM-k

Published: Maiatza 13, 2026

  • Tabernetako doako zientzia-jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da 114 hiritan, eta Donostian 60 ikertzaile baino gehiago izango dira
  • Pint of Science Mala Gissona, Bidassoa Taproom, Duit Le Bukowski eta Lobo Centron (Donostia), Buenetxean (Lasarte-Oria, 18an bakarrik), Kantina Lekuonan (Errenteria, 19an bakarrik) eta GOe-Gastronomy Open Ecosystem-en (Donostia, 20an bakarrik) ospatuko da arratsaldeko 19:00etan
  • Estatuko bigarren hitzaldi kopururik handiena biltzen du Donostiak, eta per capita hitzaldi gehien dituen hiria da, lurraldearen gihar ikertzaile indartsua islatzen duena.

Bueltan da Pint of Science jaialdia, hamaikagarren edizioarekin. Aurten ere, CFM-k bat egin du ekitaldi berezi hau babesten duten erakundeekin. Horrez gain, tokiko koordinazioan parte hartzen du, Ivan Sasselli CFMko ikertzailea buru dela, eta zentroko bost ikertzaileren hitzaldiekin ere laguntzen du.

Mahai-joko batek hurbildu al zaitzake polimeroen esparruko berrikuntzara? Posible al da nerbio-sistema hackeatzea? Zer sekretu ezkutatzen dituzte gure lekuen izenek? Galdera horiek eta beste asko maiatzaren 18an, 19an eta 20an erantzungo dira egingo diren hitzaldi zientifikoetan, munduko doako zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handienean.

Jaialdi honetan, diziplina guztietako ikertzaileek beren lana jendearengana hurbiltzen dute, zientziarako oso ohikoa ez den ingurune batean: tabernetan, eguneroko espazio horiek ezagutzaren eta jakin-minaren arteko topagune bihurtuz.

CFMko ikertzaileak protagonista izango dira asteleheneko solasaldietan:

Ikusten ez duguna ikusten duen zientzia (Mala Gissona, Donostia. 19:00 – 21:00).

  • “IAk materia nola berrasmatzen duen”, María Camarasa Gómez
  • “Ikusezina ikusi: neutroiek ez dute inoiz gezurrik esaten”, Armando Maestro Martínekin.
  • “Paretak zeharkatzea Casper izan gabe -273ºC-ra”, David Caldevilla Asenjorekin

Azalean geratzen ez den zientzia (Buenetxea taberna, Lasarte-Oria. 19:00 – 21:00).

  • “Argiaren boterea teknologia kuantikoentzat”, Gabriel Molina Terriza
  • “Argiak ikusten ez duena ikusteko neutroiak”, Paula Malo de Molinarekin

Hitzaldi gehien eman dituen estatuko bigarren herria da Donostia, 54 hitzaldi zientifikorekin. Hitzaldi horiek gure hirian garatutako zientziaren lagin txiki bat emango dute, eta nanomedikuntza, adimen artifiziala, konputazio kuantikoa eta iraunkortasuna bezalako gaiak landuko dituzte, besteak beste.

Horrekin, eskualdearen dibertsitatearen eta potentzial zientifikoaren lagin bat eskaini nahi da, lurraldeko puntako zentroetako ikertzaileen hitzaldiekin. Horien artean, CFM nabarmentzen da.

Ikusi hemen programazio osoa.