IX. Inspiraciencia sari banaketa
Aurten ere, Inspiraciencia lehiaketaren sariak banatu dira hizkuntza bakoitzeko kategoria desberdinetan, publikoari zabaldutako ekitaldi batean, oraingo honetan Donostiako Aquariumean.
Ikerkuntza Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC, erderazko sigletatik) antolatutako zientzian inspiratuetako idazlanen lehiaketa da, Kataluniako CSICen delegazioaren bitartez sustatuta, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren babesarekin (FECYT, erderazko sigletatik).
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Paloma Domingo García, FECYTeko zuzendaria
- Jon Abril Olaetxea, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia
- Javier Aizpurua Iriazabal, CFM, Materialen Fisika Zentroko (CSIC- UPV/EHU), zuzendaria
- Luis Calvo Calvo, CSICeko ordezkari instituzionala Katalunian
- Jaime Pérez del Val, CSICeko kultura zientifikoko presidenteordetza adjuntuko nagusia.
Epaimahaiak guztira zortzi lehenengo sari banatu ditu, heldu eta gazte kategorietan eta lau hizkuntzetan, euskara, galegoa, katalanera eta gaztelera. Hauetaz gain, publikoaren bi sari eman dira, web gunearen bidez ospatutako bozketa irekiaren emaitza direnak. Historia guztiak Inpiraciencia.es web gunean irakurri daitezke.
Sarien banaketan Jon Ander Alonso eta Iñaki Santosek zuzendutako Ze onda antzerki taldearen ikuskizunaz lagunduta egon da. Ze Onda taldeak bidai imaginario bat proposatu digu, denboran zehar saltoka, idazlan irabazleen istorioei keinuak eginez, dantza antzerkia, musika eta inprobisazioa medio.
Ospakizunean ere Gustavo Ariel Schwartzek, CSICeko ikeralaria CFMn, “Big Bangetik kontzientziara zientzia eta literaturaren bidez” hitzaldia eskaini du. Gustavo, Donostia International Physics Centerreko Mestizajes, literatura eta zientzia ardatz dituen programaren sortzailea da.
Euskaraz, heldu kategorian irabazlea “∀a∈R,∃b∈R /a*b>a∧a*b>b” kontakizuna izan da, Mikel Casusoren eskutik, bere originaltasuna eta ondo lotutako historio bat izateagatik, non matematiken giza-alderik kuttunena azaltzen den. Gazteen kategorian Izaskun Garcia Ruiz de Aretxabaleta eta Izar Ruiz de Austri Arexolaleibaren, “Istripu (H)utsak”, nabarmendu du epaimahaiak. Etorkizunera begira idatzitako lan honetan, gizaki klonatuen esperimentuen bidez etikaren mugak aztertzen dituzte autoreek eta dilema bat planteatzen dute: noraino definitzen gaitu gure ADNan irakurri daitekeen informazioak?
Galegoz, helduen lehenego saria “Gedankenexperiment” idazlanerantzat izan da, Agustín Agra Barreirorena, mutiko batek, etxeko teknikak erabiliaz, aski ezaguna eta bertsionatuta izan den Schrödingerren katuaren esperimentuaren birsorpena. Gaztea kategoria, Carlota Díez Herreraren “(Pa)ciencia” kontakizunak eskuratu du, istorio original bat, bere protagonistaren bihurrikerietan izkutatzen diren burutapen zientifikoak bilatzen dituenak, pazientzia askorekin.
Katalanez, helduen lehenengo saria “Autopista”lanarentzat izan da, Josep Casals Arbósena, intriga istorio bat ezaguna egiten zaigun etorkizun batean girotuta, teknologia holografikoz edo eta bere kasa gidatzen diren ibilgailuez josita, non bakardadeak, patuak, edo bakoitzaren askatasunak oso susmagarritzat hartu daitezken. Judit Avilés de Poncek jaso du gazteen saria, “La teva decisió” lanarengatik. Superposizio kuantikoa sentitzearen ondorio bereziak pairatzen dituen pertsona baten nondik norakoak kontatzen ditu istorio honek.
Gaztelaniaz, helduen lehenengo saria “Un cúmulo de variables desafortunadas”, Belén Sáenz Monterok idatzita. Matematikari baten istorio zoroa kontatzen du, probabilitate estatistikoen sari garrantzitsuena jasotzeko momentuan. Gazteen lehenengo saria Daría Daniela Gómez Orozcoren, “¿De qué sirven sus ondas de radio?” idazlanarentzat izan da. Istorio honetan, radioteleskopio abandonatu baten instalazioa (leku ulertu ezin bat bere ustezko erabilgarritasun falta dela eta), Chaikovskiren “Souvenir d’un lieu cher” melankoliko batean bihurtzen da, irrati uhinak erabiliaz.
Helduen publikoaren saria “Berta en Nanoland”entzat izan da, Jordi Díaz Marcos autorearena eta gazteena “Memorias de un halcón peregrino”lanarentzat, Clara Mainz Esterrerena.
Finalista eta saridun guztien behin betiko lista osoa:
Sari Instituzionalak
Euskera – Helduak
Primer premio: “∀a∈R,∃b∈R /a*b>a∧a*b>b” de Mikel Casuso Lomas
Finalista: “Monikari proposamena” de Xabier Artaetxebarria Artieda
Euskera – Gazteak
Primer premio: “Istripu (H)utsak” de Izaskun Garcia Ruiz de Aretxabaleta e Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba
Finalista: “00:00:00:00:10” de Paula Garcia Lasa
Galego – Adulto
Primer premio: “Gedankenexperiment” de Agustín Agra Barreiro
Finalista: “A linguaxe secreta dos xardíns” de Puri Covelo Abeleira
Galego – Mozo
Primer premio: “(Pa)ciencia” de Carlota Díez Herrera
“A fantástica formación da Lúa” de Sandra Rodríguez Macía
Català – Adult
Primer premio: “Autopista” de Josep Casals Arbós
Finalista: ““Jo, no robot” de Sergi Sampere Navarro
Català – Jove
Primer premio: “La teva decisió” de Judit Avilés Ponce
Finalista: “Dades confidencials” de Maria Martín
Castellano – Adulto
Primer premio: “Un cúmulo de variables desafortunadas” de Belén Sáenz Montero
Finalista: “Publicado un 12 de marzo” de Julia Torres Rivera
Castellano – Joven
Primer premio: “¿De qué sirven sus ondas de radio?” de Daria Daniela Gómez Orozco
Finalista: “La Sal” de Rubén Gil Alonso
Premio del público
Adulto: “Berta en Nanoland” de Jordi Díaz Marcos
Joven: “Memorias de un halcón peregrino” de Clara Mainz Ester