Eskala ezazu zure mundua eta ezagutu kuantika Naukas Kids-en DIPC eta CFMren eskutik

Published: Iraila 15, 2025
Eskala ezazu zure mundua eta ezagutu kuantika Naukas Kids-en

Lekua: Laboa Gela, Bizkaia Aretoa Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Bilbo

Noiz: 2025/09/21 – 10:00

Noraino ikus dezakete gure begiek? Zer da ikusi duzun gauzarik txikiena? Eskala makro, mikro eta nanoskopikoak familian ezagutuko ditugu eta kuantikaren mundura hurbilduko gara intuizioarekin jolastuz. Inguruan laginak bilduko ditugu eta mundua eskalatuko dugu lupa eta mikroskopioekin, atomoaren egitura ezagutuko dugu, eta ikasitakoaz baliatuz izarren detektibe bilakatuko gara. Zertaz eginak dauden asmatzeko.

Donostiako Tabakalerak DIPCren eta CFMren lankidetzari esker eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesarekin garatutako Visiones Cuánticas erakusketaren barruan antolatu da jarduera hau.

  • Txandak: 10:00 – 11:30 | 12:00 – 13:30.
  • Adina: 4-10 urte.
  • Hizkuntza: euskara.