DOKTOREGO PROGRAMA
Nanoegituren Fisika eta Material Aurreratuak (PNAM, ingelesezko siglak) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktorego-programetako bat da. Hezkuntza Ministerioak goi-mailako doktorego-programa bezala aintzat hartu du (Bikaintasunarekiko aipamena MEE2011-0591).
Fisikako, Kimikako, Materialen Zientziako eta arlo horiekin loturiko gaietako prestakuntza duten ikasleentzat antolatu da, maisutza-programa bat (edo titulu baliokidea) egin ostean egin dezaten. Ikasle interesdunek doktorego-programaren behin-behineko izen-ematea eskatu beharko dute: bi deialdi daude ikasturte bakoitzeko, irailean eta apirilean.
INFORMAZIO BALIAGARRIA
Doktorego-programak hiru urteko iraupena du eta ikerketa du xede nagusi. Denboraldi horren ostean, doktorego-tesia aurkeztu eta defendatu beharko da Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHUren eskutik doktore titulu ofiziala lortzeko. Doktorego-programa luzatzeko eskatzen bada eta hori onartzen bada, 3 urte baino gehiago iraun dezake.
Programa horren doktorego-tesi gehienek “Nazioarteko Doktoregoa” titulua lortzeko betekizunak betetzen dituzte. Egungo betekizunak HEMEN daude kontsultagai.
Doktorego-programaren ikerketa-ildoak eta sareak
PNAM doktorego-programaz arduratzen diren ikerketa-taldeak CFMko partaideak dira. Hauek dira talde horien ikerketa-ildo nagusiak:
- Material Konplexuen Fisika Kimikoa
- Propietate elektronikoak nanoeskalan
- Nanoegiturak, biomolekulak eta material aurreratuak
- Sistema nanoskopikoen karakterizazio esperimentala
- Material polimeriko nanoegituratuak
- Fotonika
- Material mikro/nano kristalinoen magnetismoa
Halaber, nanomaterialen eta nanoteknologiaren aplikazioekin loturiko beste ikerketa-ildo batzuk ere kontuan hartzen dira, hala nola, inguruko teknologi zentro batzuetan garatzen direnak. Teknologi zentroen eta PNAM doktorego-programaren arteko harremana CIC nanoGUNE ikerketa-zentroak koordinatzen du.
Azkenik, PNAM doktorego-programa Europako “Material Aurreratuen Fisika eta Kimika” doktoregoaren zati da eta, hortaz, doktorego-tesiaren lana esku hartzen duten taldeetako batekin elkarlanean egin daiteke.