NANOZIENTZIAKO MASTERRA
![](https://cfm.ehu.es/view/files/bfi_thumb/masters-in-nanoscience1-oa7zpqdl890w7ha1o0nbhljh3c9751qnxg532wilkc.jpg)
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Materialen Fisika Sailak eta CFMk, CIC nanoGUNErekin eta Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) elkarlanean, Nanozientziako graduatu ondoko programa erakargarria eskaintzen dute, Donostian.
Parte-hartzaileek banakako programa burutuko dute urte betean (60 ECTS kreditu), Nanozientziako Maisutza (MSc) eskuratzeko. Munduan entzutetsuak diren taldeekin ikertzea, goi-mailako ikertzaileekin zuzenean lan egitea eta ikerketa osagarriak egiteko aukera (doktorego lana) dira programaren alde nagusiak.