POLIMEROAK ETA MATERIA BIGUNA

“Polimeroak eta Materia Biguna” ikerketa-ildoak, polimeroek eta materia bigun kondentsatuak konposatutako materialen ikerketa esperimentala eta teorikoa du xede. Jarduera horrek, polimeroen eta beira eratzeko sistema konplexuen (osagai askoko materialak, nanoegituratuak eta biopolimeroak) egitura eta dinamika ikertzen ditu gehienbat, denbora- eta iraupen-eskala ezberdinetan (mikro, mano, meso, makro). Ikerketa-ildo horri ekiteko garatu den ikuspegi metodologikoa, teknika esperimental ezberdinen (erlaxazioa, neutroien eta X izpien dispertsioa, mikroskopia) konbinazioan eta dinamika molekularreko simulazioan oinarritzen da. Ahalegin esperimentalak, teknikoak eta simulazio-ahaleginak elkartzea, sintesi kimikoen ibilbide aurreratuen garapenarekin batera, funtsezkoa da jakintza-alor arteko eremu horretan aurrera egiteko. Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (IZGK/CSIC), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Ikerbasqueko zientifiko titular batzuk ari dira ikerketa-ildo trinko horren alderdiak garatzen.
IKERKETA TALDEAK
POLIMEROAK ETA MATERIA BIGUNA
Azken urteotan, ikerketa-jarduera horren berariazko helburuak hauek izan dira:
- Material polimerikoen geometriaren eta topologiaren arteko elkarrekintza ulertzea.
- Ezaugarri interfazialen karakterizazioa.
- Interfazial mailako dinamika, konfinamenduaren efektu berriak eta ingurune jendetsuetan marruskadura lokala sortzeko modua aztertzea.
Helburu horiek lortzeko egiten den ahalegin esperimentala, zentroko laborategi batzuetan garatzen da. Laborategi horiek mikroskopia eta espektroskopia-teknikez hornituta daude, hala nola: ekorketazko mikroskopio elektronikoa, espektrometro dielektrikoak eta X izpien difrakzio-espektrometroa, angelu baxukoa. Ikerketa-taldeko kide baten gidaritzapean daude guztiak, ikerketa-elkartearen eskura.
Enpresa pribatuekin lotura hertsia izana, jarduera horren alde garrantzitsua da: enpresek taldearen zerbitzuak kontratatzen dituzte, materia bigunaren (esaterako, kautxua) forma partikularrak aztertu eta karakterizatzeko. Jarduera horren adibide onak dira Good-Year edo Michelin enpresekin sinatutako kontratuak.
IZPI KUANTIKO ETA MATERIAL JASANGARRIAK
“Izpi Kuantiko eta Material Jasangarriak” taldeak partikula kuantikoen izpiak erabiltzen ditu, esaterako neutroi eta fotoienak, materialen modelizazio konputazionalarekin batera. Era horretan, material funtzional berriak aztertu, ulertu eta diseinatzen dira energia aplikazio eta jasangarritasunera bideratuta. Ikerketa-programa hau teknika eta metodologia berrien garapenean oinarritzen da materialen aurkikuntzarako, mundu osoko punta-puntako neutroi eta X-izpi laborategiekin elkarlanean. Egungo lan-esparruen artean daude material hibrido organiko-inorganikoak fotovoltaika eta fotonikarako, edo karbonoan oinarritutako euskarri nanoegituratuak energia kimiko eta termalen bilketarako.
RESEARCH FACILITIES
Different frequency and time-domain spectrometers covering more than 16th orders of magnitude in frequency/time.
Infrared Spectrometer FT-IR, Terahertz Spectrometer.
Atomic Force Microscope (AFM), Optical/Confocal Microscope, Desktop Scanning Electron Microscope.
Small Angle X-Ray Scattering (SAXS) technique: Rigaku PSAXS-L with simultaneous Wide Angle X-Ray Scattering (WAXS) option, Wide Angle X-Ray Scattering (WAXS) technique: Bruker AXS D8 ADVANCE.
Differential Scanning Calorimetry (DSC), Pressure-Volume-Temperature (PVT), Thermogravimetric Analysis (TGA), Dilatometry (DIL).
Rheometry with simultaneous electric impedance analysis Miniature Material Tester.
Different techniques oriented to Polymer Synthesis and Click-Chemistry.
Inelastic and Quasielastic Neutron Scattering, X-ray Scattering by Synchrotron Radiation.
Several computing clusters at CFM and other institutions (like DIPC) under collaborative research, Software for atomistic and coarse-grained MD-simulations.