IKASTETXEEN BISITAK
Aurrez aurreko bisitak BETE dira
ONLINE parte hartzeko mesedez idatzi korreo bat helbide honetara visit.cfm@dipc.org
2024-2025 ikasturtean, Materialen Fisika Zentroak (CFM, CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) martxan jarri dituzten, berriz ere, eskolei bideratutako bisitak.
Bisita 1go eta 2garren Batxilergoko ikasleei eta Lanbide Heziketako ikasleei dago zuzendua. Gehienez 45 ikasleko taldeak onartzen dira. Bisita doakoa da.
Ekimen honekin, gure helburua materialen zientzia eta nanozientziaren alorrean ikerketan diharduten profesionalen egunerokoa zertan datzan gazteei erakustea eta ibilbide zientifikoaren nondik norakoak azaltzea da. Gurea, jakintza alor-anitzeko lan-taldea da, fisikari, kimikari, informatikari eta ingeniariak biltzen dituena.
Eskolen ekintzen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu izena eman newsletter honetan edo jarri gurekin harremanetan visit.cfm@dipc.org
BISITA PRESENTZIALAREN XEHETASUNAK
9:30-9:45 Aurkezpena: ikerketa zentroen zeregina, nanozientziaren hastapenak eta karrera zientifikoen deskribapena.
9:45-10:45 Ikerlariek laborategietako lanaren nondik norakoak azalduko dituzte, tresna eta makinen erabilpena erakutsiz eta beren lanaren helburuak azalduz. Sei gune hauetatik hiru bisitatuko dira (beti ere super konputazioa bisitaren barne izango da + beste bi laborategi):
1) DIPCko super konputazio zentroa
2) Nanofisika eta Nanozientzia Laborategia (CFM).
3) Polimeroen kimika laborategia (CFM).
4) Nanofottonika kuantikoko laborategia
5) Nanomateriale eta espektroskopia laborategia
6) Haze kuantikoak eta material iraunkorrak
10:45-11:15 Hamaiketakoa eta mahai ingurua CFMko kafetegian ikerlariekin.
ONLINE BISITAREN XEHETASUNAK
9:45 konexioa eta soinu-proba parte hartzen duten eskolekin
10:00 – 10:15 Bi zentroetako ikerketa-esparruen aurkezpena, nanozientziarako sarrera eta karrera zientifikoaren deskribapena.
1) DIPCko super konputazio zentroa
2) Nanofisika eta Nanozientzia Laborategia (CFM).
3) Polimeroen kimika laborategia (CFM).
4) Nanofottonika kuantikoko laborategia
5) Canfranc-eko lurrazpiko laborategia (Canfranc-DIPC)
6) Nanomateriale eta espektroskopia laborategia
7) Haze kuantikoak eta material iraunkorrak
11:00-11:30: Mahai-ingurua ikertzaileekin