Qué sabemos de… 2019
Punta-puntako zientziaz gozatzeko aukera, bere protagonistak diren ikerlarien eskutik.
Hitzaldiak GAZTELANIAZ eskainiko dira
NOIZ
19:30
Azaroak 8, 15, 22 eta 29
NON
KUTXAKULTUR PLAZA
TABAKALERA
Azaroak 22
Txokolatea (biología eta nutrizioa)
Mª Ánegeles Martín Arribas
Instituto de Ciencia y Tecnología de Alimentos y Nutrición (ICTAN)-eko CSIC ikerlaria
Kakaoa, txokolatearen osagai nagusia, polifenolak bezelako konposatu naturaletan aberatsa den elikagia, eta antioxidatzaile eta hanturaren aurkako ezaugarriak dituela jakiteak osasunaren gain dauzkan efektuen ikerketa suspertu du. Orain dela bi mila urte lehen kontsumitzaileek ematen zizkioten bertute osasungarri asko baieztatu dituzte ikerketa hauek. Kakaoa eta txokolatea, ordea, ez dira gauza bera. Ezagutzen al duzu kakaoatik abiatuta txokolatera doan historia? Horren inguruko hausnarketa egingo dugu hitzaldian zehar. Gainera, kakaoa eta txokolatea osasunarekin lotzen dituzten ebidentzia zientifiko nagusiak aurkeztuko dira, eta txokolatea elikagai osasungarri bihurtzeko gakoak emango dira.
a
Azaroak 29
Klima eta gizakiak. Amodio eta gorrotozko historia luze bat historia aurretik
Penélope González Sampériz
Instituto Pirenaico de Ecología (IPE-CSIC)
Klima eta ingurumena eta giza gizarteen arteko harremana estua eta luzea izan da denboran zehar. Hain da hórrela, bere jatorritik existitzen dela, gaur egunera arte iristen delarik, eta, zalantzarik gabe, gure etorkizuna zehaztuko duelarik. Historiaurreko zibilizazio eta kultura batzuk kolapsora edo desagertzera iritsi ziren aldaketa klimatikoen ondoriozko. Beste batzuek ordea mundu ezezagunetara zabaldu ahal izan ziren, klimaren eta ingurumena bere alde zutelako.
Hitzaldi honetan, gaur egun, klimaren eta gizakien arteko desamodioak historian inoiz aurrekaririk izan ez duen eszenatokia markatzeko aukera izango duen.
Azaroak 8
Adimen Artifiziala
Ramón López de Mántaras
Instituto de Investigación en Inteligencia Artificial-eko CSIC ikerlaria
Posible al da makina adimendunak eraikitzea? Garuna makina bat da? Bi galdera horiek mendeetan zehar pentsalari handien obsesioa izan dira. Adimen artifizialaren azken helburua -makina batek gizakiaren antzeko adimen orokorra izatea— zientziak izan dituen helburu handienen artean aurkitzen da, bizitzaren jatorria azaltzea, unibertsoa ulertzea edo materiaren egitura argitzea bezalako erronkekin konpara daitekelarik.
Hitzaldi honetan Ramón López de Mántaras, adimen artifizialean izandako aurrerapenei eta haien mugei buruz hitz egingo digu. Halaber, gizakiaren antzeko adimen artifizialak lortzeko gainditu behar ditugun erronkak ere azalduko ditu. Azkenik, teknologia horrekin lotutako arriskuetako batzuk aipatuko ditu, makina adimendunei ematen diegun autonomia-mailari dagokionez.
a
Azaroak 15
Mundu Kuantikoa
Gabriel Molina Terriza
Ikerbasque Professor etaQuantum Nanophotonics ikerketa taldearen liderra CFMn
Fenomeno kuantikoak filmetan, nobelatan edo albisteetan azaltzen direnean partikula mikroskopikoekin lotzen dira, oso efektu txikiekin, ultrazehatzak diren laborategietan neurtzeko gauzak balira. Baina, fenomeno kuantiko hauek gure inguruan ikus dezakegun ia guztia gobernatzen dute, Eguzkiaren argitik hasita, ordenagailuetan erabiltzen ditugun zirkuituetara.
Noraino eraman gaitzake mundu kuantiko hau? Zientzialari zein teknologoak mundu guztian zehar aukera guztiak aztergai dituzte, teleportazio kuantikoan oinarritutako sistemetatik ordenagailu kunatikoetara.