Qué sabemos de…  2021

Bostgarren urtez, Materialen Fisikako Zentroak (mistoa UPV/EHU eta CSIC), Kutxakultur fundazioarekin lankidetzan, Qué sabemos de… zikloa ospatuko du. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta berezi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta zientziako eta haren dibulgazioko profesionalak ditu bidelagun.

2021an 4 hitzordu izango dira, non egungo punta puntako Zientzia garatuz etorkizunari forma emango dioten gaiak aurkeztuko diren.

Presentzialki parte hartzeko ezin bestekoa izango da izena ematea azpian dagoen linketan. Izena eman eta gero, edozein aldakertarik balego, emailez jakinaraziko genizueke. Informazio guztia CFMren eta kutxa kutur gelakeko orrietan eguneratuko da. Hitzaldiak online ikusteko aukera egongo da beti.

Exoeskeletoak: Robotika eta automatika

Elena García Armada

Azaroak 5, 19:00

Lehen hitzordua Elena García Armadarekin (Madril, 1971) izango da. Espainiako industria-ingeniaria da, eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Automatika eta Robotika Zentroko taldearen buru da. García Armada doktorea mundu osoan ezaguna da muskulu-atrofia espinala duten haurrentzako munduko lehen exoeskeleto bionikoa garatu duelako. Gaixotasun degeneratiboa da, eta 2.000 adingabe inguruk paraitzen dute Espainian. Automatikaz eta robotikaz hitz egingo digu, eta ATLAS 2030 gailu robotikoa aurkeztuko digu, Medikamentuaren Agentziaren eta Osasun Produktuaren CE marka jaso berri duena. Bereizgarri horri esker, nazioarteko banaketa komertziala egin ahal izango da errehabilitazioko ospitale eta kliniketan.

Ura arraroa da

Silvina Cerveny

Hain ohituta gaude ura nonnahi iksutea, nekez pentsatzen dugula bere gan. Hala ere, ura ezohiko moduan portatzen da, eta Unibertsoko txokorik ustekabekoenetan dago. Kometa eta asteroideetatik zelulen barruraino, ura funtsezkoa da lurrean bizitza garatu eta mantentzeko, ezagutzen dugun bezala. Hitzaldi honetan, bidaia bat egingo dugu materia, bizitza eta unibertsoa hartzen dituen urarekin, uraren propietate asko ezagutzeko.

CV

Silvina Cervenyk 2000. urtean lortu zuen fisikako doktoretza Buenos Airesko Unibertsitatean. Bere ibilbide zientifikoan zehar hainbat ikerketa-egonaldi egin zituen Estatu Batuetan, Suedian, Espainian, Alemanian eta Israelen. 2008tik Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) zientzialari titularra da, eta Donostiako Materialen Fisika Zentroan garatzen du bere ikerketa-jarduera. Gaur egun, ikerkuntza-interes handiak ditu, hala nola urak biomolekulen dinamikan duen rola ulertzea, erabat biodegradagarriak diren material berriak garatzea edo material kutsakorrak ordeztea.

SARS-CoV-2 eragindako patologiak eta birusaren aurkako babes-estrategiak

Luis Enjuanes Sánchez

Azaroak 19, 19:00

Hizlaria ez da presentzialki egongo aretoan

Hitzaldi honetan, Enjuanes doktoreak deskribatuko ditu pertsonengan oso patogenoak diren koronabirusen arteko ezaugarri bereizgarriak; izan ere, ezaugarri horiek direla eta, gaur egungo pandemia eragin duen SARS-CoV-2 oso birulentua dela ikusiko dugu. Koronabirus horientzako zein txerto-mota dauden azalduko digu eta bere laborategian garatzen ari diren RNA erreplikoi batean oinarritutako txertoa aurkeztuko digu.

Luis Enjuanesek 40 urte baino gehiago eman ditu birologiaren alorrean lanean, horietatik 35 urte baino gehiago koronabirusean. Gaur egun, koronabirusen erreplikazio, transkripzio, birulentzia eta birus-apopilo interakzioaren mekanismoak aztertzea du interes. Enjuanesek 235 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan eta 58 liburu-kapitulu. Gaur egun, Ikerketako irakaslea eta Koronabirusaren Laborategiko burua da CSICeko Bioteknologia Zentro Nazionalean.

Elikadura-mitoak austen zientzia medio

Miguel Herrero Calleja

Azaroak 26, 19:oo

Zeliakoa izan ez arren glutenik ez jateko moda berria justifikatuta dago? Zergatik ez dira hain miragarriak detox dietak? Eta palma-olioa, benetan zer dago iristen zaigun informazioan? hobe al da behi-esnearen ordez landare “esneak” edatea? Besteak beste, gai hauek jorratuko ditu Miguel Herrero Elikadura Zientzietako Ikerketa Institutuko ikertzaileak (CIAL), CSICeko zentro mistoak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak. “Qué sabemos de…” Bildumako elikaduraren mito faltsuak liburuan oinarritua, informazio zientifiko eguneratua emango digu, jaten dugunaren efektuei buruzko sinesmen batzuk gezurtatzeko. Superelikagaiez, azukreaz eta gozagarriez, esneaz eta laktosaz hitz egiten du, eta, batez ere, zenbait joera eta produktu bermatzen dituzten datu eta ikerketa zientifikoez, batzuetan ondorio okerrak dakartzatenak.

ORGANIZAN

COLABORADORES