MPC BERC

MPC

MPC, Materials Physics Center, irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta Ikerbasque – Zientziarako Euskal Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) sortu zuten. 2009ko apirilaren 3an eratu zen MPC, eta, urte bereko apirilaren 23az geroztik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sarearen Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentro bezala dago erregistratuta, BERC bere ingelesezko siglen arabera.

MPCek helburu hau du epe luzera: materialen arloko zientziaren bikaintasunerako topagune intelektuala eta nazioarteko gune gogoangarria bilakatzea. MPCek oinarrizko ikerketa-jarduera bideratua sustatu eta garatzen du eta bikaintasun ikertzailean oinarritutako ezagutza sortzen, graduondoak prestatzen eta zientzia herrikoia zabaltzen laguntzen du modu erabakigarrian.

Sortu zenetik, MPCren egitura-antolaketa eta jarduerak Materialen Fisika Zentrokoekin (CFM) (Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren, CSIC erderatik, arteko ekimenetik sortutako zentroa) koordinatu dira. Izan ere, MPCren asmoa ez da bere burua aski izatea, CFMrekin eta erakunde publiko laguntzaileekin hertsiki elkartuta egotea baizik.

INFORMAZIO GEHIAGO