“Emakumeak Zientzian” ekimenari STEAM Euskadi zigilua aitortu zaio
“Emakumeak Zientzian” ekimenak STEAM Euskadi zigilua jaso du Euskadin STEAM Hezkuntza sustatzeagatik.
Zuen proiektuak STEAM I. Euskadi Sarien lehenengo fasea gainditu duenez, STEAM Euskadi zigilua aitortu zaio, azken faserako hautatu diren 12 ekimenen artean ez bazegoen ere. Hala erabaki du sari horien Batzorde Teknikoak –Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutakoak–, sariketara aurkeztu diren 133 hautagai aztertu ondoren.
“Emakumeak Zientzian” 2020an CIC nanoGUNE, CFM, DIPC, CIC biomaGUNE, Biodonostia, Polymat, CEIT, Tecnun eta Elhuyarrek batera sustatutako ekimena da, eta “emakumea eta neskak Zientzialarien Nazioarteko Egunaren” inguruan garatzen da, jardueren programa anitz eta sendo batekin.
Helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.