Amume´s Power Ondarroan

Published: Maiatza 27, 2019

Joan den maiatzaren 23an, Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako Ondarroako zientziaren astearen barruan, Amume ‘s Power tailerra ospatu genuen, 55 urtetik gorako emakumeei zuzenduta. Elixabete Sarasketa, proiektu eta ezagutzaren transferentziaren arduraduna, Joseba Goikoetxea Doktorego aurreko ikertzailea eta CFMaren hedapenaz arduratzen den Idoia Mugica, 25 emakumeekin jardunaldi ahaztezina partekatu ahal izan zuten.

CFMn garatzen dugun ikerketa lanari sarrera labur bat eman ondoren, tailerraren muina praktikak egitean datza. Dinamika honen helburua zientzia ez duela jaberik ez adinik aldarrikatzea da, aldiz inguruko kulturaren parte dela erakustea da, eta funtsezkoa da etorkizuneko belaunaldiei transmititzea. Horrela, emakume helduek kultura zientifikoaren enbaxadore izatea nahi dugu.

Sei esperimentu burutu genituen galdera, hipotesi eta barrez josiak. Horiek guztiak etxean modu errazean erreproduzitzeko pentsatuta daude eta lotura honetan deskarga daitezke.

Zientziaren Giltzakeko kideei eskerrak eman nahi dizkiegu, parte hartzera gonbidatzeagatik eta bereziki Ondarroako emakume boteretsu eta nekaezinei, zientziaren etorkizunean zeresan handia dutela erakutsi zutelako.

Aupa zuek! Gora #kulturaZientifikoa

ikusi albuma flickr-en

Amume´s power Ondarrun