CSICek “Inspiraciencia” lehiaketaren bederatzigarren edizioa antolatu du

Published: Maiatza 21, 2019
  • Parte hartzaileek ekainaren 19ra arte bidali ditzakete kontakizunak inspiraciencia.es webgunearen bidez.
  • Kontakizunak gaztelaniaz, katalanez, galegoz eta euskaraz aurkeztu daitezke bi kategoriatan: gazteak eta helduak.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) antolatzen duen inspirazio zientifikoko kontakizunen lehiaketa zabalik dago dagoeneko, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (Fecyt) laguntzarekin. Kontakizunak aurkezteko epea ekainaren 19an amaituko da.

Zientzia fikziotik pentsatzea

Inspiraceincia, literatur sorkuntzatik zientzia pentsatzeko eta irudikatzeko herritarrei gonbidapena da. Helburua da pentsamendu zientifikora hurbiltzea idazketaren bidez. Parte-hartzaileek kontakizun laburrak aurkez ditzakete, gehienez 800 hitz, gaztelaniaz, katalanez, galegoz edo euskaraz, bi kategorietako batean: gazteak (12 urtetik 17 urtera) edo helduak (18 urtetik aurrera).

Sari banaketa
Seigarren ediziotik aurrera, Inspirazio sarien banaketak izaera ibiltaria du. Madrilen, Coruñan eta Sevillan ospatu eta gero, aurten Donostiara dator, Aquariumaren eta CFMren languntza medio. Irailaren 6an egingo den Aquariumeko sari banaketa ekitaldian emango dira ezagutzera 2019ko irabazleak.

Inspiraciencia lehiaketa kataluinako CSICeko Ordezkaritzak bultzatzen du, pertsona eta erakunde askoren laguntzarekin. CSICeko Kultura Zientifikoko Lehendakariordetzaren babesa du, Andaluzian, Aragoin, Galizian, Balear Uharteetan, Madrilen, Valentzian, Galizian, Euskadin, Extremaduran, Galizian, Madrilen eta Kanariar Uharteetan.

Proiektuak Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) lankidetza du, eta hainbat erakunde kultural eta zientifikoren lankidetzarekin. Erakunde horien artean : “Los Escritores”, “Euskal Etxea -Centre Cultural Barcelona; Elhuyar Fundazioa;”. Idazle Eskola; Mètode- Revista de la Investigació de la Universitat de València; Associació d’Escriptors en Llengua Catalana; Investigación y Ciencia Biblioteques de Barcelona y Residència d ‘Investigadors (CSIC-Generalitat de Catalunya).

Informazio gehiago
http://www.inspiraciencia.es/es/
info@inspiraciencia.es