CFM LANALDI programan
(Lanaldi bat zientzialari profesionalekin)
Gogoratzen al duzu 16 urte zenituenean eta bizitzarekin zer egin ez zenekienean? CFMn dihardugunok nerabeei zeregin horretan laguntzen saiatzen gara, eta Lanaldi-Euskadiko boluntariotza korporatiboko programa nagusiarekin bat egiten dugu. Lanaldi programa Novia Salcedo Fundazioak antolatzen du eta, horren bidez, ikasleei aukera paregabea eskaintzen zaie jardunean dauden profesionalekin harremanetan jar daitezen, elkarri eragin diezaioten, lantokietan egun bat eman dezaten. Aukera ederra da espezializazio-arloetan lan egiteak benetan esan nahi duenari buruz ikuspegi erreala lortzeko.
Ikaslea bazara eta ikertzaile batekin egun bat emateko prest bazaude,eman izena hemen eta bilatu gure profesionalak.
AUKERA ESKAINTZA
Celia Rogero
CSIC Tenured Scientist
Atomoak mugitzea, horiei argazkiak egitea… posible al da? Ezagutu Celia Rogero, CSICeko ikertzaile titularra CFMn, eta izan zaitez nanofisika laborategiko partaide egun batez.
Idoia Mugica
Outreach Manager
Badakizu zer den komunikazio zientifikoa? Ezagutu Idoia Mugica, CFMko komunikazio eta zabalkundeko arduraduna, eta gozatu Kultura Zientifikoaren zabalkundeaz.
Lucia Vitali
Ikerbasque Professor
Ikusi al duzu inoiz atomo bat? Ezagutu Lucia Vitali, Ikerbasqueko irakasle titularra CFMn, eta izan zaitez “Espektroskopia eskala atomikoan” taldeko partaide egun batez.
Daniel Enrique Martínez Tong
Postdoc- Juan de la Cierva researcher
Eman eguna CFMko “Polimeroak eta Materia Biguna” taldean, polimeroen egituraketa konplexua esploratzen, indar atomikozko mikroskopio batez baliatuz: tresna horren bidez, giza begiaren bereizmenetik haratago ikusiko duzu.