GOBERNANTZA ETA ELKARTZEA

CFM-REN EGUNGO ZUZENDARITZA

Zuzendaria: Daniel Sánchez Portal
Zuzendariordea: Andrés Arnau Pino
Gerentea: Alberto Sainz de Murieta Álvarez (in memóriam)

CFM-REN BATZORDE ZIENTIFIKOA

CFMko langile zientifiko iraunkor guztiek parte hartzen dute Batzorde Zientifikoan. UPV/EHUko, CSICko eta Ikerbasqueko langileek osatzen dute batzorde hori.

CFM-REN ZENTROKO BATZORDEA

Hauek dira Batzordekideak: zuzendaritza-kontseilu osoa, zentroko lau ikerketa-ildoetako koordinatzaileak, CFMko langileria zientifikoaren bi ordezkari eta “Zerbitzuak eta kudeaketa” ataleko ordezkari bat.

Materialen Fisika Zentroa (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren (IZGK/CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko ekimenetik sortu da. Zentroko Gobernu Kontseilu nagusia Administrazio Kontseiluak eratzen du, eta horretan, IZGK/CSICeko nahiz UPV/EHUko ordezkariek Zuzendaritza Batzordea izendatzen dute Zentroaren eguneroko administrazio- eta zientzia-estrategia zuzen dezan. Horretarako, Zuzendaritza Batzordeak Zentroko Batzordearen eta Batzorde Zientifikoaren laguntza du.

Materials Physics Center (MPC) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentro (BERC, siglak ingelesez) izendatu zen. Hertsiki lotuta dago CFMrekin; izan ere, bi zentroek helburu eta jarduera zientifiko berberak dituzte, eta MPCk jarduera sinergiko eta konbinatuan kidego instrumental bezala balio du. MPCren gobernu-organoa Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eratzen dute, eta organo hark elkarteko zuzendari zientifikoa izendatzen du. CFM eta MPC zentroen baterako jarduera estrategikoa, bi zentroetako zuzendari pertsona bera izendatu izanak bermatzen du.

CFM-EK LAN ITUN SENDOAK DITU BERTOKO BESTE IKERKETA ZENTRO BATZUEKIN, ESATERAKO, HAUEKIN: