
MASTER BERRIA · ONARPEN OFIZIALAREN ZAIN
MASTER IN CONDENSED MATTER PHYSICS AND QUANTUM MATERIALS
Ikasturte bateko master berria, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Materialen Fisika Zentroak (CFM), Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta CIC nanoGUNEk Donostian antolatua
Elektroien eta ioien arteko elkarrekintzak fenomeno konplexu eta emergenteak sortzen ditu, hala nola magnetismoa eta supereroankortasuna, eta materialen propietate optikoak eta garraio-propietateak zehazten ditu, besteak beste. Gaur egungo gizartea definitzen duten teknologiek, ordenagailu eta telefono mugikorretatik hasi eta irudi medikoko gailu eta sentsore aurreratuetaraino, materia kondentsatuaren fisikako aurkikuntza oinarrizkoetan dute jatorria. Haren eragin handiaren erakusgarri, arlo honek beste edozeinek baino Fisikako Nobel sari gehiago ditu.
Gaur egun, materia kondentsatuaren fisika material kuantikoek bultzatutako iraultza zientifiko eta teknologiko berri baten erdigunean dago, sistema topologikoetatik bi dimentsiokoetaraino, eta teknologiaren etorkizuna eraldatzen ari dira. Master in Condensed Matter Physics and Quantum Materials masterrak arloko erronka nagusiei ikuspegi akademikotik aurre egiteko eta hurrengo belaunaldiko berrikuntza teknologikoak moldatuko dituzten materialen garapenean parte hartzeko behar diren ezagutza aurreratuak eta trebetasun praktikoak eskaintzen ditu.
Programan sartzen direnak Europako materia kondentsatuaren fisikako gune zientifiko dinamiko eta nazioartean aitortuenetako baten parte izango dira. Lau erakundeek mundu mailako ikertzaileak, puntako instalazioak eta nazioarteko komunitate zientifiko bizia biltzen dituzte; horri esker, ikasleak egunero izango dira mugako ikerketarekin harremanetan, garapen akademiko eta profesionalerako ingurune paregabean.
ESPERIMENTUA, TEORIA ETA KONPUTAZIOA
Masterraren ezaugarri bereizgarrietako bat ikuspegi esperimental, teoriko eta konputazionalen arteko prestakuntza orekatua da, eta horietako batean espezializatzeko aukera ere badago.

Esperimentala
Laborategiko lana eta benetako esperientzia CFMko, DIPCko edo nanoGUNEko laborategietan.

Teorikoa
Material kuantikoen modelizazio teorikoa, gorputz anitzeko fisikatik topologiaraino.

Konputazionala
Metodo konputazional aurreratuak, dentsitatearen funtzionalaren teoriatik adimen artifizialeraino.
ZERGATIK IKASI MASTER HAU?
✔ Biharko teknologiak moldatzeko behar diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko.
✔ Fisikako arlo garrantzitsuenetako batean karrera akademikorako prestatzeko.
✔ Europako materia kondentsatuaren fisikako ekosistema dinamikoenetako baten parte izateko.
✔ Materia kondentsatuaren fisikan trebetasun esperimental, teoriko eta konputazionalen konbinazio berezia garatzeko.

IKASKETA-PLANA
Masterrak ikasturte bat irauten du eta 60 ECTS ditu: derrigorrezko irakasgaiak, hautazko irakasgaiak eta Master Amaierako Lana. Irakasgaiak ingelesez ematen dira.
- Fundamentals of Condensed Matter Physics (6 ECTS)
- Experimental Methods in Condensed Matter Physics (6 ECTS)
- Computational Methods in Condensed Matter Physics (6 ECTS)
4 ECTSko bost hautazko irakasgai:
- Hands-On Experimental Condensed Matter Physics
- Classical and Quantum Transport
- Magnetism and Spintronics
- Optical Properties in Materials
- Many-Body Physics
- Modern Theory of the Electronic Structure and Topology
- Advanced Density Functional Theory Methods
- Group Theory in Condensed Matter Physics
- Superconductivity
- Artificial Intelligence Methods in Condensed Matter Physics
- Advanced Theory of Lattice Vibrations
- Quantum Devices and Quantum Computing in Condensed Matter Physics
- Strongly Correlated Physics
Master Amaierako Lana EHUko, CFMko, DIPCko edo nanoGUNEko erreferentziazko ikertzaileen gainbegiratzepean egiten da.
IRAKASLEAK
Maider Ormaza · Ion Errea · Iñaki Juaristi · Jon Zubeltzu · Antton Babaze · Ivo Souza · Stefan Kurth · Juan Borge · Vitaly Golovach · Marco Gobbi · Sebastián Bergeret · Félix Casanova · Julen Ibañez · Daniel Hernangómez · Adolfo Grushin · Fernando de Juan · Maia G. Vergniory · María Gastiasoro · Pablo Piaggi · Fernando González Zalba
EHUko, CFMko, DIPCko eta nanoGUNEko beste ikertzaile batzuek ere Master Amaierako Lanak eskainiko dituzte.

EZAUGARRIAK
- Masterra Fisikako graduatuei zuzentzen zaie batez ere, baita arlo hurbiletako ikasleei ere (Kimika, Matematika, Materialen Zientzia edo Ingeniaritza), betiere fisikan, mekanika kuantikoan eta matematika aurreratuetan oinarri sendoa badute.
- Ibilbide dualerako hautatutako ikasleak CFMk, DIPCk edo nanoGUNEk kontratatuko ditu Master Amaierako Lanean.
- Eskola guztiak ingelesez emango dira.
- Eskolak CFMko instalazioetan emango dira.
- Hands-On Experimental Condensed Matter Physics hautazko irakasgaian CFMko, DIPCko edo nanoGUNEko benetako laborategietan aritzeko aukera egongo da.
MATRIKULA
Matrikula 2027ko udaberriaren amaieran edo udaren hasieran irekiko da.
Aurrematrikula egin nahi duzu? Idatzi Ion Erreari (ion.errea@ehu.eus) eta erantsi zure CVa eta espediente akademikoa.
Onarpen ofizialaren zain. 2027/2028 ikasturtean hastea aurreikusten da. Informazio eguneratua: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (EHU) – Graduondokoak.
