IKASTETXEEN BISITAK

IZEN EMATEA IREKIA HEMEN

2022-2023 ikasturtean, Materialen Fisika Zentroak (CFM, CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC)  martxan jarri dituzten, berriz ere, eskolei bideratutako bisitak.

Bisita 1go eta 2garren Batxilergoko ikasleei eta Lanbide Heziketako ikasleei dago zuzendua. Gehienez 45 ikasleko taldeak onartzen dira. Bisita doakoa da.

Ekimen honekin, gure helburua materialen zientzia eta nanozientziaren alorrean ikerketan diharduten profesionalen egunerokoa zertan datzan gazteei erakustea eta ibilbide zientifikoaren nondik norakoak azaltzea da. Gurea, jakintza alor-anitzeko lan-taldea da, fisikari, kimikari, informatikari eta ingeniariak biltzen dituena.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu bete formulario hau edo jarri gurekin harremanetan  visit.cfm@dipc.org

BISITA PRESENTZIALAREN XEHETASUNAK

9:30-9:45 Aurkezpena: ikerketa zentroen zeregina, nanozientziaren hastapenak eta karrera zientifikoen deskribapena.

9:45-10:45 Ikerlariek laborategietako lanaren nondik norakoak azalduko dituzte, tresna eta makinen erabilpena erakutsiz eta beren lanaren helburuak azalduz. Lau gune hauetatik hiru bisitatuko dira:

1) DIPCko super konputazio zentroa

2) Nanofisika eta Nanozientzia Laborategia (CFM).

3) Polimeroen kimika laborategia (CFM).

4) Nanofottonika kuantikoko laborategia

10:45-11:15 Hamaiketakoa eta mahai ingurua CFMko kafetegian ikerlariekin.

ONLINE BISITAREN XEHETASUNAK

9:45  konexioa eta soinu-proba parte hartzen duten eskolekin

10:00 – 10:15 Bi zentroetako ikerketa-esparruen aurkezpena, nanozientziarako sarrera eta karrera zientifikoaren deskribapena.

10:15- 11:00 bost gune hauetatik hiru bisitatuko dira birtualki:

1) DIPCko super konputazio zentroa

2) Nanofisika eta Nanozientzia Laborategia (CFM).

3) Polimeroen kimika laborategia (CFM).

4) Nanofottonika kuantikoko laborategia

5)Canfranc-eko lurrazpiko laborategia (Canfranc-DIPC)

11:00-11:30: Mahai-ingurua ikertzaileekin