Qué sabemos de… 2022
Seigarren urtez jarraian, Materialen Fisika Zentroak (UPV/EHU eta CSICeko zentro mistoa), Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, “Qué sabemos de…” zikloa aurkeztu du Donostian. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta berezi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta Zientziako eta haren dibulgazioko profesionalak ditu hizlari.
Edizio hau aurkezten dugu, etorkizuna eraldatzeko orainari forma ematen ari zaion puntako zientziarekin 4 hitzordu eginez.
Sarrera librea aforoa bete arte
Hitzaldiak erderaz izango dira
El oro y la neurotecnología
Ane EscobarFernández
Azaroak 25, 18:3o
Lekua: CFMko auditorioa
IZEN EMATEA (Izena emandako jendeari lehentasuna emango zaio edukiera betez gero)
Hitzaldi honetan garunaren barrenak astinduko ditugu urrea erabiliz. Nanomaterialek neuronen erregistro elektrikoa eta estimulazioa ahalbidetu dezakete, aurrekaririk gabeko eskala eta bereizmen espazialarekin. Urrezko nanopartikulek argia kontzentratzeko eta beroa modu lokalizatuan sortzeko gaitasuna dute. Tenperatura-igoerak aldaketak eragiten ditu neuronen zelula-mintzean, eta jarduera neuronala modu kontrolatuan aldatzen du.
Ane Escobar (CFM-Gipuzkoa fellow)
Ane Escobar doktorea da Kimika Aplikatuan, lizentziaduna Ingeniaritza Biomedikoan eta masterra Bioteknologia Aurreratuan. Hezurra eta nerbio periferikoa birsortzeko biomaterialen garapenean lan egin du. Gaur egun doktoratu ondoko ikertzailea da CFM-en.
El futuro del microbioma en la salud y la enfermedad
Daniel Ramón Vidal
Azaroak 4, 19:00
Kutxakultur plaza (Tabakalera)
OHARRA: Azken orduko arazo pertsonalak direla eta Daniel Ramón vidal aretoarekin konektatutoko da TELEMATIKOKI zuzenean.
STREAMINGA HEMEN
Azken hamar urteetan aurrerapen nabarmenak egin dira giza mikrobiomaren azterketan. Gure gorputzean bizi diren mikroorganismoen unibertsoak berebiziko garrantzia du gure osasunean. Hitzaldi honetan, ezagutza zientifikoaren arlo horretan egin diren azken aurrerapenak azalduko dira.
Daniel Ramón Vidal (Archer Daniels Midland Co.)
Daniel Ramón Vidal Biologian doktorea da. Gaur egun, Archer Daniels Midland Co enpresa iparramerikarraren “Distinguished Research Fellow Microbiome” da. Espainiako Ingeniaritzako Errege Akademiako akademikoa ere bada.
Ser un medicamento: una carrera de obstáculos
Nuria E. Campillo y Carmen Fernández
Azaroak 11, 19:00
KutxaKultur plaza (Tabakalera)
Sendagaiak funtsezkoak dira gizakiaren bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzeko. Bere garapena prozesu luze, konplexu eta garestia da, gaixotasunean inplikatutako diana terapeutikoa identifikatu eta farmazietan saldu arte igarotzen dena. Ibilbide honen funtsezko etapak azalduko ditugu, baita hori bizkortzeko estrategiak ere, inplikazio etikoak ahaztu gabe.
Nuria E. Campillo (ICMAT-CSIC)
Kimikako doktorea. CIB-CSICeko ikertzailea, gaur egun ICMAT-CSICeko zerbitzu-eginkizunetan diardu. Farmakoen garapenaren arloan lan egiten du, 90 argitalpen zientifo baino gehiago ditu, eta dibulgazio lana aldera utzi gabe. AItenea Biotech, Adimen Artifizialaren bidez Industria Kimikoaren arazoak konpontzen dituen Zientzia Elkartearen lehendakari eta sortzaileetako bat da. Hiru dibulgazio-libururen egilekidea da.
Carmen Fernández (CIB-CSIC)
Doktorea Kimiketan, lizentziaduna Biokimikan eta masterra Kazetaritzan eta Zientziaren Komunikazioan. CIB-CSICeko ikertzailea, RMNn egiten duen ikerlana komunikazio zientifikoarekin uztartuz. Jam Science eta Historias taldeen sortzailea Fieras Etxean. Espainiako Zientzia Kluben Elkartearen sortzaileetako bat da ere. Prentsa idatzian eta irratian ohiko kolaboratzailea da. Bi dibulgazio-libururen egilekidea.
Marte y el enigma de la vida
Juan Angel Vaquerizo
Azaroak 17, 19:00
Lekua: Kutxakultur plaza
Helburu astrobiologiko posible guztien artean, Marte planeta da faboritoa. Hurbiltasunak eta oraingo edo iraganeko bizitza-aukerak espazio-esploraziorako helmuga ezin hobea bihurtzen dute. Marteren ikerketa funtsezkoa da Lurreko bizitzaren jatorria ulertzeko, eta badirudi oraindik ezkutatzen dituen enigma handietako batzuk datozen hamarkadetan ebatzi daitezkeela.
Juan Ángel Vaquerizo (Isdefe)
Astrofisikaria eta dibulgatzailea Isdefen. PARTNeR (NASA-INTA) hezkuntza-proiektuaren eta Astrobiologia Zentroko (CSIC-INTA) Kultura Zientifikoko Unitatearen koordinatzailea izan da. Gaur egun, astrofisikari eta espazio-zientziei buruzko CESAR (ESA-INTA-Isdefe) hezkuntza-proiektuan ari da lanean. Halaber, “Marte, la conquista de un sueño” (2017) eta “tras la Luna” erakusketen komisarioa izan da. Espazioaren mugak esploratuz – (2019). «Marte y el enigma de la vida» (2020, Eds. CSIC-Catarata) liburuak argitaratu ditu ere.