UPV/EHUko XXXVIII Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia
Bihar, ekainak 19, UPV/EHUko XXXVIII Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia izango da Donostiako Miramar Jauregian. Ikasgai magistrala Javier Aizpuruak eskainiko du, CFMko zuzendariak eta DIPC-Donostia International Physics Centre-ko kideak. Aizpurua argiaren eta materiaren arteko elkarrekintza aztertzen ari da nanoeskalan, eta arreta berezia jarri du nanoantena metaliko eta plasmonikoen erantzun optikoan. Hiztaldiaren izenburua: ‘Argia txiki egiten denean’.
Ekitaldian izango dira:
- Iñigo Urkullu, Lehendakaria
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia
- Eneko Goia, Donostiako Alkatea
- Rafael Pardo, BBVA Fundazioko zuzendaria
- Itziar Alkorta, Uda Ikastaroen zuzendaria