Zientziak Harrotu

Published: Ekaina 20, 2019

Zientziak Harrotu

#prideinstem

 

  • Uztailak 5-Lehenengo Zientzian Harrotasuna egunaren ospakizuna Donostian (#prideinstem)
  • Ekitaldia irekia honen helburua zientzian LGTBIQ kolektiboari ikusgaitasuna ematea da, mezu argi bat zabaldu nahiean: ZIentzian ere, aniztasuna ezin bestekoa da.

Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE eta Materialen Fisika Zentroak (CFM)-Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Zientzia Ikerketa Kontseilu Goreneko (CSIC) centro mixtoa-, Lehenengo Zientzian Harrotasuna eguna (#prideinstem day) antolatu dute Donostian publiko guztietara irekia, LGTBIQ arloa ildo bezala duten bi hitzaldi eskainiko dituztelarik, eztabaidarako mahai inguru batekin batera.

Ekimen honekin, uztailak 5ean 19:00, Convent Gardeneko Kriptan, antolatzaileek nazioartean sustatzen ari den PrideinStem– harrotasuna STEM (Zientzia, Teknologia, ingeniaritza eta matematika)- mugimenduarekin bat egin nahi dute. Mugimendu honek duela urte batzuk LGTBQI kolektiboari ikusgaitasuna eman nahi dio zientziaren arloan, zabaldu nahi den mezua argia delarik: Zientzian ere, aniztasuna ezinbestekoa da.

Aitzol Garcia Etxarri

Aitzol García Etxarri, foru aldundiko “fellows gipuzkoa” programa eta DIPCko ikerlariak, ekitaldiaren bultzatzaileetako bat, sarrera hitzaldia eskeiniko du, gaiaaren testuingurua azalduz eta jardunaldia aurkeztuz.

Bertan Sevillako Unibertsitateko Genetikan Katedraduna izandako Isabel López Calderón izango dugu “Urdina, arrosa edo beste zerbait” hitzaldia aurkezten.

Hitzaldi honetan gizakiaren sexu determinazioaren biología esploratzen du. “Gizaki guztiak ez gara berdinak, hori ia edonork daki” azaltzen du Isabelek. Hitzaldian genetika tresna bat bezala aurkezten du, zeini esker desberdintasun horien zergatia ulertu daitekeen, mundu biziaren aniztasuna estimatzeko bere osotasunean. Jakindurian lortutako aurrerapenei esker gertakizun sinple eta konplexu askoen sekretuak gure esku daude, baina oraindik ez dugu ondo ulertzen gure bizitzarentzat benetan garrantzitsuak diren galdera asko, sexuaren determinazioaren nondik norakoak adibidez. Zerk eragiten du emakume bat “emakumea” izatea (edo haren itxura izatea)? inter- edo transexuala izateak fundamentu biologikorik badu? Isabelek gai hauek esploratzea gonbidatzen gaitu.

Isabel López de Calderón

Joan den urtean Tweeterren bizitako #mequeer hashtagak errealitate dosi itzela zabaldu zuen mundura,

problematika honetan sakontzeko beharra agerian utzi zuelarik. Sakontze prozesu honetan, ahalik eta esparru gehienek parte hartu behar dutelakoan, komunitate zientifikotik ekarpen hau egin nahi izan da. Izan ere, zientziaren mundua, historikoki oso maskulinizatuta eta konpetitiboa izan dena, gutxi gutxika estereotipoa -arrakasta duen gizonezko zuriaren irudi unibokoa- alde batera utzi nahi du, zientzialariaren ereduari aukera guztiak zabalduz.

DIPC, CIC nanoGUNE eta CFM bakoitza bere berdintasun planen diseinu-prozesuan murgilduta daude, aniztasunean ikuspegi argi bat edukiko dutelarik. Horrelako ekitaldiek estereotipoak eraisteko lagungarri izango direlakoan, zientziaren etorkizunerako nahi dugun errealitate pluralari ahotsa eta ikuspena eman nahi zaio.