FOTCIENCIA20 erakusketa 2023ko irudi zientifiko onenekin iritsiko da Donostiara
- Edertasun handiko 49 irudi zientifiko biltzen dituen erakusketa Kutxa Fundazioa Plazan (Tabakalerako 4. solairuan) egongo da ikusgai ekainaren 23ra arte.
- La exposición, que reúne 49 imágenes científicas de gran belleza, se podrá visitar en la Plaza Kutxa Fundazioa (4ª planta de Tabakalera) hasta el 23 de junio.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek 10 argazki onenen goi-erliebeko irudiak izango dituzte eskura, eta familiak, berriz, Materialen Fisika Zentroak eskainitako duen “eskalatu zure mundua” tailerra.
Gaur maiatzaren 24tik aurrera, ekainaren 23ra arte, Donostian FOTCIENCIA20 erakusketa izango da ikusgai, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) antolatua, Occident Fundazioaren eta, lehenengo aldiz, Leica Cameraren laguntzarekin.
Erakusketa Kutxa Fundazioaren eta Materialen Fisika Zentroaren (CSIC-UPV/EHU) lankidetzari esker iritsi da hirira, eta edertasunagatik, inpaktuagatik eta gertakari zientifikoak islatzeko gaitasunagatik aukeratutako 49 argazki nano, mikro eta makroskopiko biltzen ditu. Gecko enbrioi baten eklosioa, brokoliaren simetria edo tunel efektuko mikroskopio batek atzemandako erradikal aske bat dira erretratatutako fenomenoetako batzuk.
Irudiak ezagutzaren arlo guztietako ikertzaileek eta argazkilaritza gustuko duten pertsonek egin dituzte, eta FOTCIENCIA lehiaketararen azken ediziora aurkeztu ziren 475etik gora irudien artean aukeratu dira. Ekimen honek 20 urte bete ditu, eta zientzia gizarteari hurbiltzen dio, irudiaren eta herritarren parte-hartzearen bidez.
Argazki guztiekin batera, egileak idatzitako testu batez lagunduta doaz, irudiaren interes zientifikoa azaltzen duena. Irisgarritasuna eta inklusioa errazteko, audiogida moduan entzun daitezke testu horiek, audio-plataforma nagusietan “FOTCIENCIA20” bilatuz. Gainera, lehen aldiz, saritutako hamar irudien goi-erliebeko bertsio bat dakar erakusketak, audiodeskripzio gehigarri batekin batera, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek xehetasun gustietaz goza dezaten.
Bestalde, eskala macro, micro eta nanoekin esperimentatzeko gogoa duten familiartekoek ekainaren 9an egingo den “Eskalatu zure mundua” tailerrean izena eman ahal izango dute. Bertan, CFMko ikertzaileek ingurunea lupekin eta mikroskopioekin esploratzera animatuko dituzte bertaratutakoak, baita etxeko mikroskopio bat eraikitzera ere. Desde el vienes 24 de mayo y hasta el 23 de junio, Donostia / San Sebastián alberga la exposición FOTCIENCIA20, organizada por el Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) y la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) con apoyo de Fundación Occident y, en esta ocasión, también de Leica Camera.
Irekiera eta sari banaketa
FOTCIENCIAren 20 urteko ibilbidean, erakusketa ibiltaria inauguratu eta sariak Euskal Herrian banatzen dituen lehen aldia da hau.
Inaugurazio-ekitaldia maiatzaren 24ean izen zen, Kutza Fundazioa Plazan (Tabakalerako 4. solairua), eta bertan izan ziren Guillermo Echenique-Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea, Pura Fernández-CSICeko Kultura Zientifikoko eta Herritarren Zientziako lehendakariordea, Rosa Capeáns – FECYTeko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako zuzendaria, Ander Aizpurua – Kutxa Fundazioko zuzendari nagusia, Susana Codina Occident – Fundazioko zuzendariordea, Ane Insausti -Gipuzkoako Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua, Daniel Sánchez-CSICen Euskal Herriko koordinatzaile instituzionala, Celia Rogero – Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) zuzendaria, Iban Ubarretxena – Biofisika Institutuko (CSIC-UPV/EHU) zuzendaria eta Nagore Tellado – Euskal Herriko Unibertsitateko Berrikuntza eta Transferentziako zuzendaria.
Ekitaldian, aurkeztutako hamar irudi onenen egileei sariak eman zaizkie: neurozientziei arreta berezia eskaintzen dien begirada multzoa, Kaxal Urtearen esparruan, elikadura eta nutrizioa, nekazaritza jasangarria eta partikulen fisika, eta bigarren hezkuntzako artisten eta ikasleen ikuspegia ere islatzen duena.
Erakusketa ibiltaria
FOTCIENCIA20 ekainaren 23ra arte bisitatu ahal izango da Kutxa Fundazioa Plazan (Tabakalerako 4. solairua) 10:00etatik 21:00etara asteartetik ostegunera, 10:00etatik 22:00etara ostiral eta larunbatetan, eta 10:00etatik 21:00etara igande eta jaiegunetan.
Donostian estreinatu ondoren, erakusketaren bi kopia museoetan eta kultura-, hezkuntza- eta ikerketa-zentroetan izango dira urtean zehar. Erakusketa-egutegia, erakusketaren doako mailegua eskatzeko formularioa eta FOTCIENCIA20ri buruzko informazio guztia www.fotciencia.es helbidean egongo dira eskuragarri.