Emakumeak Zientzian hastera doa!

Published: Otsaila 8, 2023

* Jai-giroan hasiko da aurtengo edizioa eta ekimenerako berariaz sortutako himnoa aurkeztuko da.

 * Hogeita lau euskal erakundek programa zabala antolatu dute elkarrekin, Emakumeak Zientzian ekimenaren 7. ediziorako.

 

 

Jai-giroan hasiko da aurten Emakumeak Zientzian, ekimenari atxikitako erakunde eta ikerketa-zentroetan lan egiten duten emakumezko zientzialari eta teknologoak omenduz. Ekitaldi berean, eta berritasun gisa, Janus Lesterrek konposatutako (Jokin Pinatxo CFMko doktoradutza aurreko ikerlariaren aliasa) Emakumeak Zientzian ereserkia aurkeztuko da, dagoeneko entzungai plataforma guztietan.

Eguna: 2023ko otsailaren 8a, asteazkena

Ordua: 18:00

Lekua: Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia

Programa:

  • Hiru ikertzailerekin —Ana Beloqui (POLYMAT), Marta Pascual (BC3) eta Marina Kalashnikova (BCBL) eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariarekin solasaldia Mari Luz Guenagak, Deusto LearningLab-eko arduraduna eta Emakumeak Zientzian egitasmoko koordinazio-taldeko kidea, gidatuta.
  • Jon Gurrutxaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko berrikuntza eta nazioarteko zuzendaria, Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko ekonomia sustapen saileko idazkaritza tekniko ekonomikoa eta Ainhoa Aldasoro, Donostia Sustapenako berrikuntza eta lehiakortasuneko arduradunarekin solasaldia Idoia Mugikak, Materialen Fisika Zentroko komunikazio- eta dibulgazio-arduraduna (CFM, CSIC-UPV/EHU) eta Emakumeak Zientzian egitasmoko koordinazio-taldeko kideak, gidatuta.
  • Emakumeak Zientzian himnoaren aurkezpena zuzenean Janus Lester-en eskutik.

 Hogeita lau euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 7. edizioa, eta 50 jarduera baino gehiago izango dituen programa zabal bat diseinatu dute Bizkaia eta Gipuzkoarako, era askotako publikoarentzako, “zientzia bada nesken kontua” mezua gizarte osora irits dadin.