GIPUZKOA COOPERA Mújeres por África fundazioa, DIPC, ASPEGI eta CFMrekin

Published: Azaroa 18, 2019

Afrikar emakume ikertzaile eta ekintzaileak Gipuzkoara datoz ezagutzak aberastera, ondoren horiek beste batzuei emateko

Representantes de las distintas instituciones que forman parte de Gipuzkoa Coopera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Nazioarteko Lankidetza Departamentuak, Mujeres por África, Azti Tecnalia, ASPEGI, CFM eta DIPC erakundeekin lankidetzan, bigarren urtez, Gipuzkoa Cooperan elkartzen dira.

Proiektu honek bi ardatz nagusi ditu: batetik, Afrikari buruz dagoen diskurtso eta ikuspegi bakarrarekin haustea, izan ere, kontinente horretan bikaintasunak, zientziak, ikerketak, ezagutzaren garapenak ere presentzia dute; eta, bestetik, Afrikako emakumeei aukera bat ematea, bikaintasun horren iturri eta zutabe ere badirelako.

Lankidetza hori duela bi urtetik hona jarraitu da, Afrikako emakume zientzialari eta ekintzaileen hazkunde profesionala errazteko helburuarekin, Gipuzkoako erreferentziazko zentroetan aldi baterako egoitzen bidez. Daniel Sanchezek zuzentzen duen Materialen Fisikako Zentroak (CFM, CSIC zentro mistoa eta UPV/EHU) hartuko ditu ikertzaile afrikarrak, haien ezagutzak zabaldu eta ondoren jatorrizko herrialdean aplikatu ahal izan ditzaten.

Prentsaurrekoan izan dira: Denis Itxaso Nazioarteko Lankidetzako diputatua; Maria Teresa Fernandez de la Vega, Emakumeak Afrikan elkarteko presidentea; Nerea Ibañez, ASPEGIko presidentea; Daniel Sanchez, CFMko zuzendaria ; Yayi Bayam Diouf, elkarte horretako kide den artisau-arrantzako emakume senegaldarra; eta Harriet, Kumi Ghanaian LEARN AFRICA proiektuko Masterreko emakumezko afrikar ikaslea.

Harriet Kumi Gabriel Molinaren nanofotonika kuantikoaren laborategian, CFMn, sartu berri da eta UPV/EHUko nanozientzia-masterraren proiektua garatzen ari da bertan. Bere egonaldia eta ikasketak CFMk eta DIPCk finantzatu dituzte oso-osorik, “Learn Africa” programan Mújeres por África fundazioarekin batera sortu zen lankidetzaren bidez.

Gainera, Gipuzkoa Cooperaren lankidetzaYEMAYRAK – Senegalgo arrantza-sektoreko emakumeei zuzendutako proiektuan isladatu da. Proiektua Senegalen eta Gipuzkoan egingo da, ASPEGI eta AZTI-Teknaliarekin lankidetzan; izan ere, bertan beharrak identifikatzeko lehen fase bat eta Senegalen nahiz Gipuzkoan ekintza-plana ezartzeko bigarren fase bat ditu.

Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea (ASPEGI) irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta 1998an sortu zen, gizonen eta emakumeen artean ekonomia, gizarte eta lan arloan aukera eta eskubide berdintasuna lortzen laguntzeko. ASPEGIk ibilbide garrantzitsua egin du emakumeen ekintzailetza sustatzen, emakumeek edozein motatako jardueretan sustatutako enpresak sortzeko prozesuetan laguntzeko eta indartzeko, zerbitzu eskaintza zabal baten bidez.

Mujeres por Africa Fundazioa (MxA) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bertako emakumeen bidez Afrikan garapena sustatzea du helburu. MxAk proiektuak bultzatzen ditu lidergoaren, hezkuntzaren eta ikerketaren, osasunaren, garapen ekonomikoaren eta kulturaren arloetan, eta hori guztia berdintasunaren ikuspegitik, uste osoa izanik berdintasuna dela gizartea eraldatzeko faktorerik boteretsuena. Mujeres por África Fundazioarentzat «ezagutza da gaur egun garapenaren eta aurrerapenaren oinarria». Ikerketa zientifiko eta teknikoak, beraz gure gizarteen sare sozial, ekonomiko eta ekoizlean oinarrizko rol bat bete behar du. Egun Afrikarentzat erronka bat da, herritarren artean aberastasuna eta etekinak banatzeko, ustiaketa justu eta begirunezko bat, eta, horretarako, beharrezkoa da zientzia, ikerketa eta berrikuntza izatea. Eta bide horretan emakumeek izan nahi dute eta egon behar dute».