Zientzialariak, atzo eta gaur Donostia WeekINNen

Urriak 28, 19:00

Aquariumean eta streaming bidez

Izena ematea eta streaminga hemen

Donostiako SUSTAPENAk antolatutako Donostia Week Inn-en barruan, #Emakumeakzientzian ekimenak “emakume zientzialariak, atzo eta gaur” aurkezten du.

Hemengo eta gaurko 5 emakume ikertzaile eszenatokian izango ditugu. Beren lana eta pertsona aurkezteaz gain, iraganean aitzindariak izan diren emakume zientifikoak omenduko dituzte. Iraganaren aitzindariak izan ba ziren ere, askotan zientziari egindako ekarpena ez zitzaien garaiz aitortu eta ahaztuta izan da denboraren poderioz. Iragana eta oraina elkarri eskutik helduta, emakumeak zientzialariak direla eta izan zirela aldarrikatuko dute, etorkizunean inoiz ez dadin berriz zalantzan jarri.

  • Clara García Astrain (CIC biomaGUNE) & Rosalind Franklin
  • Joanna Lopez (Biodonostia) & Rita Levi-Montalcini
  • Naiara Rodríguez (CEIT- TECNUN) & Constance Tipper
  • Sara Barja (CFM) & Mildred Dresselhaus
  • Silvia Bonoli (DIPC) & Vera Rubin