FOTONIKA

Fotonika

TALDEA

INFORMAZIO GEHIAGO

Fotonikari buruzko CFMren ikerketa-ildoa, erradiazioaren eta materiaren arteko elkarrekintza aztertzeaz ari da, hain zuzen ere, elkarren osagarri diren hainbat ikuspegitatik: (i) argiak nanoegitura metaliko eta erdieroaleekin duen elkarrekintza, eremu elektromagnetikoak nanoeskalan konfinatu eta moldatzeko, (ii) material eta elementu berrien propietate optikoen (askotariko laser-efektuetan propietate hobetuak ematen dituztenak) gaineko ikerketa, baita bioimagenologiarako laser-konfinamendua ematen duten egitura fotoniko berriak diseinatzea ere, eta (iii) espektroskopia eta unitate funtzionalen aplikazio fotonikoak nanoeskalan, dimentsio txikiko sistema-mota ezberdinak barne.

Jarraian banan-banan aipatuko diren taldeek, horrelako ikerketak garatzen dituzte, jarduera teorikoa eta esperimentala barne:

IKERKETA TALDEAK

NANOFOTONIKA TEORIA

“Nanofotonika Teoria” taldeak, nanoeskalan egituren propietate optikoen deskripzio teorikoan dihardu. Propietate horiek ulertzeko, esku hartzen duten denbora- eta espazio-eskala ezberdinak aztertu behar izaten dira. Halaber, nanoeskalan seinale optikoaren kontrol optimoa lortzea da helburua. Gaur egun, fenomeno hauek ere ikertzen ari dira: plasmonika kuantikoa, akustiko-plasmonika, nanoantena metalikoak, espektroskopia, eremu hobetuko mikroskopia eta eremu hurbileko mikroskopiaren teoria.

INFORMAZIO GEHIAGO

NANOMATERIALAK ETA ESPEKTROSKOPIA

“Nanomaterialak eta Espektroskopia” taldeak, eskala nanometrikoan unitate funtzionalen espektroskopia eta aplikazio fotonikoak ditu aztergai, hauek barne hartuta: puntu kuantiko erdieroaleak eta alanbre kuantikoak, nanopartikulak eta nanoantena metalikoak eta sistema nanohibrido organikoak/inorganikoak barne. Talde horren beste ikerketa-jarduera batzuk hauek dira: propietate optikoak nanokristal erdieroaleetan (puntu kuantikoak), material nanohibridoetan, heteroegituretan (alanbre kuantikoak), nanopartikula metalikoetan, nanoantenetan eta material funtzional organikoetan (J aridoak) aztertzea, eta ikuspegi esperimental berriei ekitea, nanoeskalan argiarekin kontrolatu, maneiatu eta zundatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO

LASER ESPEKTROSKOPIA ETA MATERIAL FOTONIKOAK

“Laser Espektroskopia eta Material Fotonikoak” taldea, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Fakultateko Fisika Aplikatua Sailean dago, eta haren ikerketa-ahalegin gehienak solido-egoerako laserrerako material eta egitura berrien propietate optoelektronikoak eta kristal fotonikoen propietateak ikertzen ematen dira. Taldearen jarduerak zeregin hauek ere barne hartzen ditu: bereizmen handiko teknika-multzoa garatzea, energia-bihurgailuetarako energia baxuko lur arraroarekin dopatutako material dielektriko berriak edota solido-egoerako laser hozte-aplikazioak garatzea, eta nanosentsore, pantaila eta bioirudi aplikazioetarako optikoki aktiboak diren zentroekin dopatutako material dielektriko ez-homogeneotako (nano-mikro) laser-argi ultralaster eta ultrabiziaren garraio edota konfinamendua zundatu, ezaugarritu eta modelatzea.

NANOFOTONIKA KUANTIKOAREN LABORATEGIA

Nanofotonika Kuantikoaren Laborategiaren ikerketa-programaren helburua, nanoeskalan argiaren eta materiaren arteko elkarrekintzan oinarritutako gailu kuantiko hibridoak garatzen laguntzea da. Egoera kuantikoen gainean talde teorikoek dituzten ahalmena eta esperientzia ustiatu nahi ditu Materialen Fisika Zentroak, eta horiek talde berriaren ahalegin esperimentalarekin osatzea, talde berriak gai horri ikuspegi aplikatu eta teknologikotik ekiteko gaitasuna baitu.

INFORMAZIO GEHIAGO

RESEARCH FACILITIES

Optical response of metallic nanoantennas in a variety of spectroscopy and microscopy configurations.

NANOPHOTONICS LAB

Scanning confocal time-resolved photoluminescence setup (MicroTime200, PicoQuant) providing single molecule sensitivity and high temporal resolution. Range of application includes Fluorescence Lifetime Imaging (FLIM), Fluorescence Correlation Spectroscopy (FCS), Forster Resonance Energy Transfer (FRET), Fluorescence Lifetime Measurements, Fluorescence Anisotropy and Intensity Time Traces.

SPECTROSCOPY TECHNIQUES

Spectroscopic equipment (Cary50, Varian) for measurement of energy transfer and conversion.

LASER SPECTROSCOPY LAB

Continuous and time-resolved (with nano-pico excitation laser sources) spectroscopies with high spectral resolution in the UV-VIS-IR domains together with low temperature facilities (2K). Home made photoacoustic spectrometer.

ULTRAFAST SPECTROSCOPY LAB

Tunable femtosecond sources (with regenerative amplification) in the IR domain with shigh speed detectors in the picosecond domain (Streak camera). Multiphoton microscope with time-resolved spectroscopic facilities.

MATERIAL SYNTHESIS LAB

Crystal growth facilities by using home made Bridgman and Czochralski fournaces. Computing Facilities for Calculation of Electromagnetic Response Several computing clusters at CFM and other institutions (such as DIPC) under collaborative research. Several scientific codes for solving Maxwell equations, based on finite differences in time domain (e.g., Lumerical solutions), discrete dipole approximation (DDA), etc.

DEVELOPMENT OF SCIENTIFIC SOFTWARE

Development of own scientific software for calculation of electromagnetic response.