Esparru Zientifikoa

Gure ikerketa-programa esparru zientifiko koherente baten baitan antolatzen da; oinarrizko ikerketako ardatz nagusi baten eta gizarte- zein teknologia-proiekzioko bi ardatz osagarriren inguruan egituratuta dago. Egitura horrek agerian uzten du oinarrizko zientziako aurrerapenak direla teknologia kuantikoen eta jasangarritasunaren garapenerako eragile nagusiak.

Zentroaren jarduera zientifikoa misio komun baten inguruan antolatzen da: materiaren oinarrizko ulermenean sakontzea, espazio- eta denbora-eskala desberdinetan egituraren, dinamikaren eta elkarrekintzen arteko eraginaren ondorioz sortzen diren fenomeno emergenteak argituz. Misio horrek oinarri kontzeptuala eskaintzen du erronka zientifiko eta teknologiko nagusiei aurre egiteko. Horretarako, Zentroak ikuspegi esperimental, teoriko eta konputazional aurreratuak uztartzen ditu, metodologia eta instrumentazio berrien garapenarekin eta nazioarteko ikerketa-azpiegitura handien erabilera estrategikoarekin batera.

Esparru zientifiko honen definizioa eta ezarpena barne-hausnarketa eta sendotze prozesu baten emaitza dira, kanpoko aholkularitzak aberastua eta horretarako eratutako barne-egiturek bultzatua.

Material-Prozesuen Teoria eta Konputazioa

Gainazal eta Interfazeetako Fenomenoak

Fotonika

(Nano)material Funtzionalak eta Materia Biguna

Materialetatik Gailu eta Aplikazioetara

Ardatz Kuantikoa

Jasangarritasun Ardatza

IKERKETA TALDEAK

Ikerketa-talde independenteak mantentzen badira ere, Zentroak erronketara bideratutako ikerketa-ekosistema transbertsal gisa jarduten du gero eta gehiago, diziplina tradizionalen mugak gainditzen dituzten lankidetza malguak eta proiektuetara bideratutako ikuspegiak sustatuz.