Pint of Science Donostian

2018tik CFMk, CIC biomaGUNEk urtero antolatzen duen zientzia festibala babesten du, gure hiria zientziaz bete dezagun. Topa!!

+ INFO: pintofscience.es

Pint of Science-ri buruz

Pint of Science jaialdiaren helburua azken ikerketa zientifikoei buruzko hitzaldi interesgarri eta garrantzitsuak eskaintzea da, publikoarentzat eskuragarri dagoen formatu batean, batez ere tabernetan eta pubetan. Jaialdiak  jendeari ikerketa gauzatzen duten pertsonekin eztabaidatu ahal izateko aukera eskaini nahi die, gaia aldez aurretik ezagutu behar izan gabe. Jaialdia 2012an sortu zen, graduondoko eta doktoretza ondoko ikertzaileen komunitate baten borondatearen ondorioz, eta boluntario eta bolunatarien ahaleginari esker ospatzen da urtero.

Nazioartekoa benetan

Jaialdi nagusia hiru egunez izaten da urtero maiatzean, eta aldi berean mundu osoko ehunka lekutan. Herrialde bakoitzeko komunitate zientifikoak bat egiten dut bere ekitaldi nagusiak ospatzeko egun hauetan.