Zinema, genero eta zientzia-fikzioari buruzko narratiba berriak
Inspiraciencia jarduera praktikoa
Izen ematea
Sarrera doakoa eta librea izango da baina aldez aurretik formulario honetan izena ematea gomendatzen da
TAILLERRA
Gure egunerokotasunean kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko produktuak gure imajinario kolektiboaren parte dira. Batzuetan, ideia kultural oso hedatuak islatzen dituzte eta baita ideia horiek mantentzen lagundu ere. Beste batzuetan, ordea, zenbait telebista eta zinemarako produktuk genero, arraza, sexualitate, klase, edo beste giza-identitateei buruzko arazoak azaltzen dituzte, narratiba eta pertsonaia berritzaileak azalduz.
Jarduera praktiko honetan zientzia-fikziozko pelikula eta telesailek genero arazoei ematen dieten tratamenduari buruz eztabaidatuko dugu. Istorio hauetan ere feminitate eta maskulinitateari buruzko ideia eta estereotipoek eragina dutela ikusiko dugu. Beste gaien artean, narratiba distopikoei buruz, Juegos del Hambre delako telesailari buruz, eta zinema mundura feminismoaren helduerari buruz arituko gara. Azkenik, trataturiko ideietariko batzuk inspirazio zientifikoko kontaketa batean praktikan ipintzeko modua aztertuko dugu.
HIZLARIAK
Paula Talero
Unidad de Cultura Científica del CSIC en Cataluña
Doctora en Medios de Comunicación, Arte y Textos
Sabela rey
Unidad de Comunicación del CSIC en Cataluña
Máster en Estudios de Cine y Audiovisuales Contemporáneos
Noiz?
A
Urriak 14
18:00
HIZKUNTZA
Gaztelania
Iraupena
1 ordu 30 min
Non?
Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroan. Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián.
+ INFO
Harremana: info@inspiraciencia.es