Kamerun-Afrikatik Donostiako CFMra

Published: Maiatza 28, 2019

kamerun-Afrikatik Donostiako CFMra Mujeres por África eta Gipuzkoako Foru aldundiaren eskutik

Dr Nkengafac CFMko kimika laborategian

  • Njukeng Jetro Nkengafac doktoreak bere egonaldiaren lehenego hiru hilabeteak burutu ditu Materialen Fisika Zentroan (CFM) ikerlari lanetan, Gipuzkoa Cooperari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu bat, Mujeres por África fundazioaren laguntzarekin.
  • Proiektu hauek bi ardatz nagusi dituzte; batetik, Afrikari buruz dagoen diskurtsoarekin eta ikuspegi bakarrarekin amaitzea (izan ere, kontinente hartan bikaintasunak, zientziak, ikerketak eta ezagutzaren garapenak ere badute presentzia), eta, bestetik, aukera bat ematea afrikar emakumeei, bikaintasun horren iturri eta oinarri diren aldetik.

Donostian, 2019ko Maiatzak 27

Gipuzkoa Coopera Aldundiako Kultura Sailak 2017an abiarazitako proiektu bat da, xede duena Garapenerako Lankidetza sustatzea, Gipuzkoan eta kanpoan bere esparruan bikaintasaunean lan egiten duten erakundeetara zabalduz, naiz eta lankidetzan ohikoak ez izan.

Mujeres por África fundazioa erakunde pribatu bat da, María Teresa de la Vega Gobernuko lehendakariorde ohiak 2012an abiarazi zuena, xede duena Afrikaren garapenari laguntzea bertako emakumeen bidez. Ellas investigan fundazioak abiarazitako ekimen bat da. Helburua da zientzia eta teknologia emakumeen eskura jartzea, haien ikertzaile ibilbidean laguntzea, haien lorpenei ikusgarritasuna ematea eta hain lidergoa sustatzea nazioarteko komunitate zientifikoan. Gipuzkoa maila, ekimen hau aipatutako Gipuzkoa Coopera proiektuaren bidez babestua izan da.

Marko horretan, aldundiak bi afrikar emakume ikertzailek ikerketa sei hilabeteko egonaldi bat egitea ahalbidetu du, Donostia International Physics Center (DIPC)-en eta Materialen Fisika Zentroan (CFM), ondoren beren unibertsitate eta ikerketa zentroetara itzultzeko konpromisoarekin, hartara bi noranzkoko sare internazionalen harreman sareak itzultzeko eta sortzeko.

Horrela, hiru hilabetez CFMk Njukeng Jetro Nkengafac dokotorearen bisita jaso du. Polímero eta Materia Bigunaren taldean lanean egon da, Ángel Alegría, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin (UPV/EHU). Bere egonaldiaren lehengo zatia bukatu duela, bere jatorrizko herrialdera Kamerun buektatuko da, non Garapenerako Nekazaritzako Ikerketa Institutua (IRAD), eta Caucho Naturaleko Teknologia Laborategian, latexezko plantako programaren barne.

Nkengafac doktorearen helburua caucho naturalaren gordineko propietateen hobekuntza da, nekazaritzak sortutako ondakinen erabiliz. Ikerlaria bere esker ona adierazi du Materialen Fisika Zentroan izandako harrera eta laguntza guztiarengatik, bere esaprrutik at zeuden teknikak erabili ahal izan dituela goraipatuz. “Zentroan caucho naturaletik deribatutako konposatuak, nekazaritzatik etorritako ondakinetatik prestatzeko metodología diseinatzen lagundu didate. Prestatutako konposatuak ebaluatzeko teknika berrienak eduki ditut eskura”, azpimarratu du.

Materialen Fisika Zentroarentzat oso esperientzia aberasgarria izan da , esperientzia errepikatzeko akordioak sinatu direlarik ere 2019an, “Ellas invesitgan” programaren barne egoteko, berriz ere Aldundiaren babesarekin.

Afrikarekin konektatuz

Afrikako ikertzaileek Espainian puntako 20 ikerketa-zentro baino gehiagotan egonaldiak egin ditzaten ahalbidetzeaz gain, “Ellas Investigan” proiektuak Afrikako emakume zientifikoen sareak sortzea sustatu nahi du, eta proiektu bateratuak sortzea bultzatuko du, mundu akademikoaren, ikerketa-zentroen eta industriaren artean.

Gipuzkoa Cooperan kulturaren, zientziaren, kirolaren eta gastronomiaren arloko Gipuzkoako sei erakunde entzutetsuk parte hartzen dute, besteak beste, Karlos Argiñanoren Aiala Ostalaritza Eskolak, Kukai Dantza Taldeak, Tabakalerak, DIPCk, Reala-k, Zinemaldiak, ASPEGIk eta CFMk, lankidetza-proiektu bat garatzen ari dira.