Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur

Datorren asteartean, Urriaren 19an, 18:30etan, Aquarium-en, “Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur” saioa ospatuko dugu. Ekimen hau Donostiako Sustapenak antolatzen duen DSS_WeekINN, Berrikuntzaren Astearen 8. edizioaren barruan kokatzen da, Donostiako Sustapenak eta Emakumeak Zientzianen arteko lankidetzari esker.

Donostiako hainbat zentrotan lan egiten duten bost emakume zientzialari Aquariumeko eszenatokira igoko dira, bertan egiten diren ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako zientzialari handienetako batzuk omentzeko, haien bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez.

  • Fátima Villa & Neri Oxfam.
  • Ester Verde & Carmen Mijangos.
  • Naiara Aginako Bengoa & Hedy Lamarr.
  • Elisa Jimenez & Rachel Carson.
  • Ane Ruiz de Angulo & Gertrude Belle Elion.


Informazio gehiago eta izen ematea: http://www.donostiainn.eus/es/donostia-weekinn/actividades-destacadas/mujeres-cientificas-de-ayer-y-hoy 

Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da youtubeko kanal honetan: https://www.youtube.com/user/FomentoSanSebastian