EUSMI gela- Lehiaketa eskolentzat

Published: Martxoa 5, 2020

 

 

 

 

 

 

 

EUSMI Europako Batzordeak finantzatutako Europako ikerketa sare pan-europarra da. Material bigunen arloko ikerkuntzan eta berrikuntzan Europako lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin jaio zen. EUSMIk irakasleak, bere klasearekin batera, lehiaketa batean parte hartzera gonbidatzen ditu.

Europa osoko irakasleak animatu nahi ditugu beren hezkuntza-metodoak partekatzera eta hobetzera, eta ikasleak ikaskuntza aktiborako gaitzera. Lehiaketan, parte hartzen duten klaseek materia biguneko zientziaren fenomeno interesgarriren bat erakutsiko dute irakasleekin batera, eta horren bideo bat egingo dute, mundu guztiarekin partekatzeko. Sariak honako hauek izango dira:

Bideo irabazleak profesionalki post-ekoiztuak izango dira, eta gure webgunean, youtuben edo antzeko plataformetan argitaratuko dira. Gainera, bideo horiek itzuli egingo zaizkie irabazleei, hezkuntza-material gisa erabil ditzaten.

 

1) Irakasleek gure Web-ean erregistratu behar dute
2) Esperimentua edo frogapena grabatuko dute
3) Esperimentua edo erakustaldia egiteko jarraibideak zehazki idatzi beharko dituzte, protokolo batean
4) Bideoa eta protokoloa We Transfer-en bidez bidaliko dituzte

 

Zientzialari ospetsuek eta komunikazioan adituek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu ekarpenak, eta irabazleak aukeratuko ditu.

Egin klik hemen lehiaketari buruzko informazio zehatza lortzeko eta – irakasle interesdunentzat – gure webgunean erregistratzeko. Materia bigunarekin lotutako fenomenoak azaltzen dituzten adibideak eta informazio xehatua duen pdf bat ere deskarga dezakezu hemen. Galderaren bat baduzu, jarri harremanetan EUSMI lehiaketako taldearekin*: anna@crcom.se helbide elektronikoaren bidez.

Mesedez, partekatu informazio hau parte hartu nahi duten guztiekin.

EUSMI lehiaketako taldea

*Anna Stenstam EUSMIko batzorde exekutiboaren parte, eta Suediako CR Competence erakunde elkartuaren CEO da.

Following the European General Data Protection Regulations, we are providing you with the option to unsubscribe from this mailing list. However, please note that you might miss crucial information concerning EUSMI, if you sign out. Therefore, we strongly encourage remaining on the recipient list.
If you don’t want to receive any more messages (to: idoia_mujika001@ehu.eus), you can unsubscribe here.

Forschungszentrum Jülich GmbH · ICS-3
52425 Jülich · Deutschland
Dr. Peter Lang
Email: p.lang@fz-juelich.de
eusmi-h2020.eu