2020-2021eko Nanozientziako Masterrerako MPC/DIPC bekak (Ebatzita)

MPC/DIPCk bekak eskaintzen dizkie Nanozientziako Masterrean onartutako ikasleei.

Eskaera egiteko azken eguna: 2020ko ekainaren 30a

Ebazpena: 2020ko Uztailaren 30a

EGOERA: Ebatzita (masterrean izen ematea egiteko epea Maiatzaren 22a izan zen, dirulaguntzen eskaera egiteko epea Ekainaren 30ean itxi zen, eta ebazpena Uztailaren 30etik argitaratuta dago)

Beka 3.000 eurokoa izango da guztira, eta ez da bateragarria izango helburu bererako emandako beste beka edo finantzazio batekin. Hautagaiek aurrez izena emanda eta onartuta egon behar dute EHUk eskainitako Nanozientzia masterrean. Oso motibatuta dauden graduatuak bilatzen ditugu, ikasketak master batekin osatzeko asmoa dutenak.

Bete beharrekoak:

  • 2020-2021 Nanozientzia-masterreko programan onartua izatea. Izen ematea doakoa da eta hemen egin daiteke
  • Onartu izanaren baieztapena posta elektronikoz izatea.
  • CFM, UPV/EHU edo DIPCko ikerketa-taldeek eskaintzen dituzten master-tesien artetik bat aukeratzeko konpromisoa hartzea. Proiektu horiei buruzko informazio guztia hemen eguneratuko da.

Izen ematea eta hautaketa-prozesua::

  • Bidali beharreko dokumentazioa: CV eguneratua, emaitza edo erregistro akademikoak, ikerketakoak barne, eta harremanetarako informazio pertsonala
  • hautagaiek dokumentazioa helbide honetara bidali beharko dute: andres.arnau@ehu.eus edo info@mscnano.eu

Programa honen babesleak: