Expoaren katalogoa lortu nahi duzu?

CFMko jardueren berri izateko arpidetza bete  hemen eta zozketan parte hartuko duzu!

Gauza politak bidaltzen ditugu soilik 😉

  • Materialen Fisikako Zentroak (CFM), Eureka! Zientzia museoarekin lankidetzan ” Zientzia Forgesen aburuz ” aurkeztuko du, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak Antonio Fraguas handiaren omenez ekoitzitako erakusketaz gozatzeko aukera paregabea.
  • 66 binetak osatzen dute estatu osoan zehar ibilitako erakusketa, Euskal Herrian esklusiboki egongo dena ikusgai, doan zabalik Eureka! Zientzia museoan, Donostian, abenduaren 2tik urtarrilaren 17ra.

DOAKO SARRERA

Abenduak 2 (13:00)- urtarrilak 17

Barre egiteko garaia

Klima-aldaketa, Higgs bosoiaren aurkikuntza eta biodibertsitatearen galera dira Antonio Fraguas ‘Forges’ umorista grafikoak bere binetetan behin eta berriz islatu zituen gaietako batzuk. Kalitatezko zientzia espainiarrarentzako baliabide gehiagoren aldarrikapenak ere bete zituen bere marrazki eta testuak. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) bere 80. urteurrena zela eta, zientzia eta teknologia protagonista dituzten marrazkilariaren binetak biltzen dituen erakusketa bat ekoiztu zuen.

Erakusketa katalogo batekin batera doa, eta 2020an zehar CSICek Espainia osoan dituen ordezkaritzek eta dibulgazio-zentroak erakusgai eduki dute. ” Zientzia Forgesen aburuz” CSICeko Kultura Zientifikoko Alboko Lehendakariordetzak ekoitzi du, eta CSIC Fundazio Orokorraren laguntza izan du, “Zientziaren Kontua” laguntzen deialdiaren bidez, bai eta Antoni esteve doktorearen eta Alcalako Unibertsitateko Fundazio Nagusiko Quevedo de las Artes del Humor Institutuaren laguntza ere.

Materialen Fisika Zentroaren eskutik iritsi da Donostiara, Eureka! Zientzia Museoarekin lankidetzan. 2020ko abenduaren 2tik 2021eko urtarrilaren 17ra egongo da zabalik, doan.

EKOIZPENA

DONOSTIAKO ANTOLATZAILEAK