ZIENTZIA AZOKA

CFM Elhuyarrek urtero antolatzen duen ZIENTZIA AZOKA-ren babeslea da, ekimen honekin bat eginez gazteen artean zientzia eta teknologia sustatzeko helburuarekin

ELHUYARREKO ZIENTZIA AZOKA CFMnElhuyar Zientzia Azoka gazteek garatutako proiektuen azoka bat da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik ezagutzeko, gazteen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak pizteko, gizartearen kultura zientifikoa sustatzeko eta tokiko eta egungo zientzia zabaltzeko aukera bat. Bide horretan, eta ekimenak irismen esanguratsua izan dezan, CFM Euskal Herriko sare zientifiko eta teknologikoko eragile ugariren artean dago, haren garapenean laguntzen duten instituzuen artean.

Zugandik zugana, gure ikertzaileekin

CFMk bi sari eskaintzen ditu, bi eguneko egonaldiak bi talde irabazleentzat. CFMn egiten dugun lana gertutik ezagutuko dute, eta ikertzaileei une horretan egiten ari diren ikerketan lagunduko diete.

Gainera, CFMk Zientzia Azokaren aurreko ekitaldietan parte hartuko du, bai eta aurrez aurre ere, azoka Bilbon egiten denean, eta CFMko aditu batek Elhuyar Zientzia Azokaren lan onenak hautatzeko bileretan parte hartuko du.