2021-2022eko Nanozientziako Masterrerako MPC/DIPC diru laguntzak

 

MPC/DIPCk diru laguntzak eskaintzen dizkie Nanozientziako Masterrean onartutako ikasleei.

2021-2022 eskola urteko masterreko proiektuen aukera eguneratua

Ebazpena

2021ko Uztailaren 30a

Diru laguntza 3.000 €-koa izango da guztira. Hautagaiek aurrez izena emanda eta onartuta egon behar dute EHUk eskainitako Nanozientzia masterrean. Oso motibatuta dauden graduatuak bilatzen ditugu, ikasketak master batekin osatzeko asmoa dutenak.

Bete beharrekoak

  • 2021-2022 Nanozientzia-masterreko programan onartua izatea. Izen ematea doakoa da eta hemen egin daiteke
  • Onartu izanaren baieztapena posta elektronikoz izatea.
  • CFM, UPV/EHU edo DIPCko ikerketa-taldeek eskaintzen dituzten master-tesien artetik bat aukeratzeko konpromisoa hartzea.

Izen ematea eta hautaketa prozesua

  • Bidali beharreko dokumentazioa: CV eguneratua, emaitza edo erregistro akademikoak, ikerketakoak barne, eta harremanetarako informazio pertsonala
  • hautagaiek dokumentazioa helbide honetara bidali beharko dute: andres.arnau@ehu.eus edo info@mscnano.eu

 

Programa honen babesleak