Sara Barja, Alicia Alonso eta Ainhoa Magrach ikertzaileentzako errekonozimendua
Sara Barja Fisikan doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta iaz European Research Councileko ERC Starting grant entzutetsua merezi izan zuen. Bere ikerketa gainazalen elektrokimikan oinarritzen da.
Batzordeak bere ikerketa-eremuan egin dituen ekarpen bereziak nabarmendu ditu, baita oso gai berritzaile batean ikertzaile gazte gisa egin dituen lorpenak ere; izan ere, ERC Starting Grant lortu du, hidrogeno berdea ekoizteko katalizatzaile eraginkorragoak eta ekonomikoagoak garatzea helburu duena, itsasoko uretatik elektrolisia esploratuz.
Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek aintzatespen-ekitaldi bat egingo dute udazkenean, eta bertan izango dira onartutako ikertzaileak, bai eta Euskadiko ikerketa-zentroetako, unibertsitateetako eta teknologia-zentroetako ordezkariak ere.